Zupide jauregia

Jauregia

Zupide jauregia, baita ere Saloguenekua, Gipuzkoako Soraluze herrian dagoen 1601ean eraikitako jauregia da. Pizkundeko estiloan egina dago.[1]

Zupide jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaSoraluze
Koordenatuak43°10′31″N 2°24′53″W / 43.17517°N 2.41469°W / 43.17517; -2.41469
Map
Kontaktua
HelbideaBaltegieta kalea, 7. 20590-Soraluze

Historia aldatu

Erret Fabrikako kontulari izan zen Andres Saloguenen kontura eraiki zen 1601ean; horregatik Saloguenekua esaten zaio baita ere. Errenazimentuko jauregi-etxearen eredu ederra da, alboko fatxada arkuterietan artikulatuta duena terrenoaren inklinazioari aurre egiteko. Seguraski kalitate estereotomiko handiena duen etxea da hirian. Etxe handi hau, gaur egun, jabeen izenez ezagutzen da: Lersunditarren etxea, alegia.[2]

Kokapena aldatu

Baltegieta kaleko 7an dago.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu