Zoom digitala argazki- edo bideo-irudi baten ikusangelua murrizteko metodo bat da. Zoom-mota hori elektronikoki lortzen da jatorrizkoaren ratio bera duen irudi bat ebakitzean,[1] eta normalean emaitza interpolatuz. Ez da beharrezkoa kameraren objektiboan doikuntzak egitea, eta prozesu honekin ez da bereizmen optikorik irabazten.

Konparazioa: zoom digitala erdiko irudian erabili dugu, eta zoom optikoa, berriz, beheko irudian.
Artikulu hau teknika digitalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zoom (argipena)».

Interpolazioak irudiko pixelen jatorrizko antolamenduari eragiten dionez, zoom digitala, kasu askotan, irudiaren kalitaterako kaltegarritzat jotzen da.[1] Hala ere, zoom honen eragina, batzuetan, irudia eskuz ebakitzean eta postprodukzio-prozesuan interpolatzean lortutakoa baino hobea da. Hau da, kamerak interpolazioa aplika dezakeelako irudia konprimitu aurretik, horrela beste modu batera gal litezkeen xehetasun txikiak mantenduz. Fitxategiak RAW formatuan gordetzen dituzten kamerentzat, ordea, postprodukzioan birdimentsionatzeak zoom digitalaren emaitza berdinak edo handiagoak ematen ditu.

Argazki-kamera digital batzuek eta telefono mugikor gehienek zoom digitala baino ez dute, benetako hurbilketa-lenterik gabe. Beste kamera batzuek zoom objektiboak dituzte, baina zoom digitala aplikatzen dute foku-distantziarik handiena lortu dutenean. Kamera profesionalek, oro har, ez dute zoom digitalik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau argazkigintzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.