Zonbi

Zombie» orritik birbideratua)

Zonbiak vudu-kulturan agertzen diren izaki batzuk dira, azti batek hildako bat magiaren bitartez berpiztean sortutakoak. Izaki hauek aztien esklaboak izango lirateke. Gaur egun, zonbi deitzen zaie hil ostean berpiztutako izaki guztiei.

Zonbiak elektrizitatearen bitartez sortu ahal zela adierazten duen 1863ko irudia.

Literaturan, bideo-jokoetan eta zineman asko aurki dezakegu zonbien presentzia.

Zonbiak zineman aldatu

Zonbien filmak beldurrezko generoaren barnean azpigenero bat dute, zonbi generoa edo ez-hildako generoa, hain zuzen. Honen barruan, hainbat eta hainbat pelikula aurki ditzakegu: batzuk eleberrietan oinarrituak, beste batzuk bideo-jokoetatik zinera eramanak... adibidez, zenbait izenburu:


Kanpo estekak aldatu