Zirrostratu
Hodei-generoa. Hodei-errezel garden eta zurixkak dira, zerua guztiz edo partez estaltzen dutenak, eta gehienetan halo-fenomenoak sortzen dituzte eguzki edo ilargiaren inguruan
(«Zirrustratu» orritik birbideratua)
Zirrostratuak goi mailako hodei mehe eta, gehienean, uniformeak dira, izotz kristal txikiz osatutakoak eta halo izeneko gertaera meteorologikoa sortarazten ahal dutenak.
![]() Zirrostratuak eta 22°-ko haloa | |
Altitudea: | 5.500 eta 10.000 m artean |
---|---|
Prezipitazioa: | Ez |
Laburdura: | Cs |
Ikurra: | ![]() |
Motak
aldatuZirrostratu espezieak
aldatuHodei genero honetan bi espezie daude [1]:
- Cirrostratus fibratus
- Cirrostratus nebulosus
Zirrostratu aldaerak
aldatu- Cirrostratus duplicatus
- Cirrostratus undulatus
Sorrera
aldatu5.500 eta 10.000 m arteko garaieran sortzen dira. Fronte sistema baten aurrean eratzen hasten dira. Hasieran nebulosus motakoak izaten dira eta ondoren fibratus motara altatzen dira. Zeruko eremu zabalak estaltzen dituzten errezel garden edo esnekarak dira baina askotan, oso finak baldin badira, hautemangaitzak izan daitezke.
Prezipitazioak
aldatuEz dute prezipitaziorik ekartzen oso altu baitaude eta geruza finak eratzen baitituzte. Hala ere fronte sistema bat datorrela iragartzen dute.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Pretor-Pinney, Gavin (2006). Guía del observador de nubes. Salamandra, ISBN 978-84-9838-130-6