Ireki menu nagusia
Savate borroka frantsesarekin antzekotasuna ikusi diote zipotari.

Zipota Ameriketako Estatu batuetan zabaldutako borroka mota edo arte martzial da. Nahiz eta oso garbi ez egon Paul Raymond Buitron-ek ezagutarazia da; Buitronek, bestetik, borroka mota euskaldun bezala aurkezten du baina gure artean ez da ezaguna. Zipota ezagutzeko bide bakarra Buitronek berak eta haren jarraitzaileek sortutako web orria eta bere liburuak dira.[1] Bibliografia horren arabera, borroka hau Texasen egiten da eta savate[2] frantses borrokarekin konparatua izan da. Zipotan mota askotako kolpeak eta ostikada gogorrak erabiltzen dira eta baita 1,5 metroko "makilak" ere, makila izenarekin, alegia. [3] Etimologikoi zipota zapata hitzarekin lotzen dute. Zipota praktikatzen dutenak "zipoteroak" dira.

Iritzi askoren arabera zipota asmakizun bat besterik ez da. Dena dela, zenbaiten ustez Euskal Herrian XVIII-XIX.mendetan eman ziren horrelako borroka-motak, Iberiar Penintsularen iparralde osoaren moduan.[4] Halaber esan da Estatu Batuetara euskaldunek eraman zutela eta han bere garapen propioa izan zuela. Gaia ez dago batere garbi.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu