Zintra
Zintra edo zinbria[1] eraikuntza fasean arku baten edo beste hargintza lan batzuen pisua eusteko balio duen egitura laguntzaile bat da. Zurkaitzez osatua dago, besteak beste.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/71/Blackfriars02.jpg/320px-Blackfriars02.jpg)
Arkuak eta gangak eraikitzeko prozesuan dobelak eusteko erabiltzen dira amaituak egon arte, giltzarria jartzen denean.
Zintra arku edo ganga baten barne kurbaturari ere baderitzo.
Zintra motak
aldatu- Zintra mugikorra: Lekuz aldatuta mugitzen dena
- Parhillerazko zintra: Meatzeetako galerietan erabiltzen dena
- Lineazko zintra: Meatze galerietan erabiltzen dena eta euren gainean hondakinak eta enborkiak jartzen diren estenple hilara horizontal batez eratua dagoena
- Zintra finkoa: Gangako istribu edo pilen artean dagoen espazioan euskarri bat edo gehiago dituena
- Zintra mistoa: Bere forma edo armazoian orokorrean bildua izanda, ondoren istribuen arteko euste puntuak jasotzen dituena, finkoetan bezala.
- Zintra peraltatua: Bere ardatza, eratzen duen arkuaren sokaren erdia baino gehiago dena
- Zintra beheratua: Ardatzaren altuera arkuaren sokaren erdia baino gutxiago dena.
- Zintra malgua edo bildua: Tarteko euskarririk ez duena eta soilik istribu edo pilen fabriketan eutsia doana.