Zilene (grekoa: Κυλλήνη), edo Jupiter XLVIII, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Zilene (satelitea)
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)23,2
Gorputz-gurasoaJupiter
AurkitzaileaScott S. Sheppard (mul) Itzuli
Aurkikuntza-data2003ko otsailaren 9a
Honen izena daramaCyllene (en) Itzuli
Orbitaren ezaugarriak
Ardatzerdi handia23.396.289 km
Eszentrikotasuna0,4116
Orbita-periodoa7.751,94 egun
Makurdura orbitala140 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa2 km
Masa15 Pg
Albedoa0,04
Behin-behineko izendapenakS/2003 J 13

Ezaugarri fisikoak

aldatu

Zilene satelite txikia da (2 km-ko diametroa du) eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren beste ezaugarri asko ezezagunak dira oraindik.

Pasifaeren taldeko satelitea da: 22.800.000 km eta 24.100.000 km arteko erradioarekin eta 144,5° eta 158,3° bitarteko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira talde horretako guztiak.

Aurkikuntza

aldatu

Scott Sheppard-ek gidatutako Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu zuen, 2003ko otsailaren 9an. Aurkikuntzaren berri 2003ko apirilaren 2an eman zen.

Izendapena

aldatu

Zilene satelite-izena mitologia grekoko Zilene pertsonaian du jatorria; ZileneZeusen alabetariko bat zen.

Hasieran, S/2003 J 13 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2003an lehen aldiz ikusitako Jupiterren hamahirugarren satelitea zela. Zilene behin betiko izena 2005eko martxoaren 30ean eman zitzaion, Jupiterren beste 9 sateliterekin batera.

Kanpo estekak

aldatu