Zilarrezko Ohorezko maila (eskubaloia)
Zilarrezko Ohorezko maila Espainiako eskubaloi txapelketaren bigarren maila da. ASOBAL Liga eta Lehenengo Nazionalaren (amateurra) artean kokaturik dago.
Zilarrezko Ohorezko maila | |
---|---|
Sorrera | 1994 |
Eremua | ![]() |
Taldeak | 16 |
Maila | 2 |
Igoera | ASOBAL Liga |
Jeitsiera | Lehen Nazionala |
Garaipen gehien | Alcobendas (4 Liga) |
Txapelduna | CB Puerto Sagunto (2022-23) |
Webgunea | www.rfebm.com |
Egitura Aldatu
1994-95 denboraldian abiatu zen Ohorezko B maila izenarekin. Espainiar Estatu osoko 16 taldek hartzen dute parte. 30 jardunaldi jokatu ondoren txapeldun gelditzen dena igo egiten da Asobal Ligara (talde filiala ez bada), eta 2. eta 5. postuen artean daudenek bigarren txartela eskuratzeko play-offa jokatzen dute. Azkenengo hirurek maila galtzen dute.
Palmaresa Aldatu
- ¹ 2019-20 denboraldia 21. jardunaldia jokatzen ari zela bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz. Une horretako sailkapena bihurtu zen Ligako sailkapen ofiziala.