Zidno Piramos eta Sarosekin batera, Ziliziako hiru ibai handienetako bat zen. Mediterraneoan itsasoratzean, aintzira bat osatzen zuen, Rhegma izenekoa. Aintzira, Tarsoko herriak, itsasportu bezala erabiltzen zuen. Hasiera batean, ibaia herriaren erditik igarotzen zen. Baina, uholde bat gertatu ondoren, Justiniano I.a enperadore bizantziarrak ibaiaren ibilgua aldatu zuen, herria inguratuz. Herriaren iparraldean, ibaiak urjauzi harrigarriak ditu.

Flavio Arrianok emandako berrien arabera, Alexandro Handia larriki gaixotu zen ibaiko ur hotzetan bainatu ondoren. Erdi Aroan, arabiarrek, Nahr al-Baradan gen izena eman zioten ibaiari. Gaur egun Tarso Çay izena du.

Ozeanida aldatu

Antzinatean, ibaiko jainkoa ere, Zidno deitzen zen. Sarri agertzen zen bere irudia Tarsoko txanponen atzealdean. Bizantzioko Estebanek Tarsoko Atenodoro aipatzen du

"Ankialek, Japetoren alabak, Ankiale sortu zuen (Tarsotik gertu dagoen hiria): bere semea Zidno izan zen, Tarsoko ibaiari izena eman ziona: Zidnoren semea Partenio izan zen, eta, honengatik, hiria Partenia deitua izan zen: beranduago, izena Tarsogatik aldatu zen."

Kanpo estekak aldatu