Zetrimida agarra mikrobiologiako laborategietan erabiltzen den hazkuntza-ingurune solidoa eta hautakorra da, Pseudomonas aeruginosa bakterio Gram negatiboa antzemateko balio duena. Bere hautakortasuna zetrimidari zor zaio, amonio kuaternarioaren deribatua dena, gainontzeko bakterio laguntzaileak akabatzen dituena baina Pseudomonas aeruginosak ondo toleratzen duena.

Pseudomonas aeruginosaren koloniak zetrimida agarrean

Agar honetan hazten denean (24-48 orduetan, 37ºC-tan) Pseudomonas aeruginosak kolonia berdeak edo urdinak sortzen ditu, dituen pigmentuie esker (pioberdina eta piozianina). Argi ultramorearen lanpara baten azpian jartzean, kolonia horiei fluoreszentzia darie [1]

Pseudomonas aeruginosaren presentzia lagin batean baieztatzeko ez da nahikoa agar zetrimidaren hazkuntzaren proba. Beste test batzuk egin behar dira beti (oxidasarena eta azetamida saldaren hazkuntzarena ohikoenak izanik).

Zetrimida agarra uren, kosmetikoen eta lagin klinikoen analisi mikrobiologikoetan erabiltzen da usu.

Erreferentziak aldatu

  1. Cetrimida agar base Britainialab.com

Kanpo estekak aldatu