Zerrenda:Kafe landare motak

Kafe-landare mota asko daude:

Fruituak (Coffea arabica)
  • Coffea arabica, jatorriz Etiopiako hego-mendebaldekoa eta Sudango hego-ekialdekoa. Lehendabizi landu zen espeziea da. Klima fresko samarra behar duenez gero, 900 eta 2.000 metro arteko garaieran produzitzen da. Oso ahogozagarria eta urrintsua da. Munduan gehien landatzen dena (% 70a).
  • Coffea canephora, "robusta" deitua, jatorriz Kongokoa da. Arabica baino errazago lantzen da eta uzta handiagoak ematen ditu. Dasta bortitz eta garratza du eta dezente kafeina gehiago. Batez ere istanteko kafeak egiteko eta nahasketetan erabiltzen da.
  • Askoz gutxiago erabiltzen dira beste espezie batzuk: C. liberica, C. excelsa, C. stenophylla, C. mauritiana eta C. racemosa.