Zergatik gurutzatu zuen txitak errepidea?

Zergatik gurutzatu zuen txitak errepidea? kultura britainiarraren txiste zahar eta klasikoaren galdera da. Galderak erantzun desberdinak izan ditzake baina ohikoena erantzun logikoena izaten da, esaterako, "beste aldera joateko". Zentzu horretan antitxistea zeren eta normalean erantzun original bat izaten da eta logika horretan datza bere umorea, hain zuzen. Denborarekin txistea jende guztiak ezagutu beharko zuenaren adierazpena da.

Zergatik gurutzatu zuen txitak errepidea?.
Txistearen lehen aipamen idatzia 1847koa da.

HistoriaAldatu

Txistea lehen aldiz aldizkari batean agertu zen The Knickerbocker, 1847an. Orduan, igarkizun gisa planteatu zen. [1] Orduan epigrafe honekin agertu zen: "Askotan ateraldien itxuraz igarkizunak azaltzen dira baina benetan ez dira. Adibidez: "Zergatik gurutzatu zuen txitak errepidea?" ez dakizu? amore ematen duzu? Ba beste aldera joan nahi zuelako!"

Beste hizkuntza batera eramana txisteak bere grazia guztia galdu egiten du.

BarianteakAldatu

Denborarekin txistearen moldaketa ugari sortu dira. Batzutan, txitaren ordez, ahata edo indioilo izan daiteke; kasu horietan txitak egun libre zuela esaten da. Dinosauroarekin ere badago beste bertsio bat, zeren eta garai haietan txitoak ez ziren.

Eszenatokia ere alda daiteke. Esaterako, "Zergatik gurutzatu zuen txitak parkea?"; erantzuna, "kolunpiatzeko". Edo animalia eta eszenatokia: "Zergatik gurutzatu zuen baleak ozeanoa?"; "beste itsasertzera joateko".

Batzutan bigarren zentzu batekin narratzen da. Adibidez, txitak errepidea gurutzatu zuen "beste auzora joateko", hau da, bere buruaz beste egiteko.

ErreferentziakAldatu

  1. The Knickerbocker, or The New York Monthly, March 1847, 283 or.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zergatik gurutzatu zuen txitak errepidea?