Zentralismo demokratiko

Zentralismo Demokratikoa alderdi marxista-lenininisten antolakuntza eta funtzionamendu eredua da. Zentralismo eta demokrazia kontzeptuen uztartzeak, alderdi edo antolakundeak ahalik eta eraginkorren izatearen mesedetan, militanteek egin beharreko diziplina eta askatasun pertsonalaren apaltzearen ariketa adierazten du, hain zuzen ere.

Alderdi barruan egituratuak dauden maila ezberdinei, eztabaidarako askatasun eta eskumen osoa aitortzen die eredu honek, norabide bikotasun bat ematea beharrezkotzat aitortuz: behetik gorako proposamenak eta alderantziz, modu honetan barne eztabaida demokratikoa sustatzen delarik. Behin alderdiaren gehiengoak erabaki bat hartzen duela, kide guztiek erabakia errespetatu eta gauzatzeko betebeharra dute, alderdiaren diziplinaren baitan, gehiengoak erabakitakoa onetsiz.

Leninek formulaturiko esaldi honek bikainki laburbiltzen du zentralismo demokratikoaren funtsa: askatasun osoa eztabaidarako, batasun osoa ekintzarako.

Ezaugarriak aldatu

Ezaugarri nagusiak honako hauek diraː

  • Ezaugarri zentralista eta goitik beherako organoengatik ezeztagarria.
  • Kritika eta autokritika egiteko askatasuna alderdiaren barruan.
  • Alderidiak diziplina zorrotza, gehiengoak bozkatutako ideiarekiko gutxiengoaren subordinazioa.
  • Goi-politikoen erabakiak lotesleak dira organo baxuagoentzat.
  • Lan eta zuzenbide kolektiboak, baina banako bakoitzak betebeharrak ditu alderdiaren zuzenbidean.

Paper historikoa aldatu

Historikoki, zentralismo demokratikoa Parisko Komunako antolakuntza moduetara lotu daiteke, Karl Marxek adierazi zituenak "Frantziako gerra zibila"-n (1871); nahiz eta bere formulazioa Leninen lan bezala hartzen den, bere obra "Zer egin?"-en (1902). Geroago aldedi komunista gehienen antolakuntza modua bihurtu zen 1917tik aurrera.

Kanpo estekak aldatu