Zarata kosmikoa edo irrati-zarata galaktikoa kanpo-espaziotik, hau da Lurraren atmosferatik harago, datorren ausazko zarata da. Irrati hargailuen bidez detektatu eta entzun daiteke.

Zarata kosmikoaren ezaugarriak zarata termikoaren antzekoak dira. Zarata kosmikoa 15 MHz maiztasunetik gora antzematen da antena oso direkzionalak Eguzkira edo Esne Bide galaxiaren erdigune bezalako espazio-eremuetara begira jartzen direnean. Quasarrak bezalako argizagiek, Lurretik urrun dauden objektu oso dentsoak, uhin elektromagnetikoak igortzen dituzte espektro osoan, irrati-uhinak barne. Horrez gain, meteorito baten erorketa ere entzun daiteke irrati-hargailu batean; Izan ere, objektua Lurraren atmosferan sartu eta erortzen hasten denean honek su hartzen du atmosferak eragindako marruskaduragatik, inguratzen dituen gasak ionizatuz eta irrati-uhinak sortuz. Kanpo-espazioko hondoko mikrouhin erradiazioa ere zarata kosmiko mota bat da, Big Bang eztandaren aztarnak direla uste da.

Kanpo estekak aldatu