Zango-berogailu
Zango-berogailua hankak berotzen dituen jantzia da, galtzetina bezalakoa da baina ez du oin-puntarik. Normalean kirola egin aurretik jartzen dira, muskuluak berotzeko.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/ad/Legwarmers1.jpg/220px-Legwarmers1.jpg)
Hasiera batean dantzarien jantziak ziren, ballet eta beste dantza klasikoen dantzariek janzten zituzten. Hala ere, 1980ko hamarkadan modan jarri ziren eta ondorioz gaur egun ez da kirol-jantzira soilik mugatzen.