Zakar-biltzeko
Zakar-biltzeko edo pala zikinkeria jasotzeko tresna da. Normalki zikinkeria hori erratzarekin bildu da aurretik, eta berarekin lagunduta jasotzen da, ondoren zaborretara botatzeko.
Palak alde ireki bat du, loditasuna txikiagotzen den alde bat eta paretaz inguratuta egon ohi da beste alde guztietan. Irekiduraren kontrako aldean oratzeko sistemaren bat izan ohi du, eskuekin zein makil batekin.