Zainap Gaxaieva[1] (errusieraz: Зайнап Гашаева; Kazakhstango Sobietar Errepublika Sozialista, 1953) txetxeniar kazetari eta giza eskubideen aldeko ekintzailea da, batez ere Txetxeniako Gerretan egindako krimenak dokumentatzeagatik ezaguna.

Zainap Gaxaieva
Bizitza
JaiotzaKazakhstango Sobietar Errepublika Sozialista, 1953 (70/71 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea

Bizitza aldatu

1953an jaio zen Kazakhstanen, deportatutako txetxeniarren familian. 12 urte zituenean, aita hil zitzaion, eta handik gutxira, familia Groznyra itzuli zen. Bertan Gaxaieva ekonomian lizentziatu zen, ezkondu eta lau seme-alaba izan zituen[2][3].

Zainapen esanetan, umea zela, gurasoek ez zioten inoiz kontatu zergatik joan ziren Kazakhstanera sentitzen zuten beldurragatik. Behin bakarrik entzun zituen gurasoak NKVDko ofizialek Khaibakh herriko biztanleak erretzeaz hitz egiten[4].

1994an, Lehen Txetxeniako Gerra hasi zela jakin zuenez, Txetxeniara itzultzea erabaki zuen Moskutik, non bizi zen garai hartan. Txetxenian egindako gerra krimenen argazki eta bideo dokumentazioan aritu zen. Zainap Gaxaievak bildutako materialak Txetxeniako Gerrei eskainitako erakusketetan erakutsi ziren behin eta berriz. Ipar Kaukasoko Emakumeen Erakundeko ekintzaileetako bat izan zen. 1995ean Bakearen Martxaren antolatzaileetako bat izan zen, zeinen parte hartzaileak Moskutik Txetxeniara joan ziren oinez. 1997an, Gerraren Oihartzuna erakundea sortu zuen desagertutako pertsonak bilatzeko eta gerrako umezurtzei laguntzeko[5][3].

Bigarren Txetxeniako Gerra hasi eta gero, giza eskubideen aldeko jarduerei ekin zion berriro. «1000 emakumeei 2005eko Bakearen Nobel Saria» proiektuaren Errusiako eta Bielorrusiarako koordinatzailea izan zen[6]. Errusiako agintariek terroristekin harremanak izatea leporatu zioten[5]. 2010ean Txetxenia utzi eta Suitzara joan behar izan zuen, eta han asiloa jaso zuen[2].

Gaxaievak egindako grabaketak Errusiatik ezkutuan eta zatika eraman zituzten. Bernan zaharberritu eta digitalizatu zituzten[2]. 2011ko urrian, Zainap Gaxaievak bildutako bideo-materialek Suitzan sortutako Txetxeniar Artxiboaren erdia baino gehiago osatu zuten[7][8]. Ruth-Gaby Vermot-Mangold Txetxeniar Artxiboaren zuzendariaren arabera, material horiek oraindik zigorrik gabe jarraitzen duten gerra krimenak ikertzen lagunduko dute[9].

Sariak aldatu

  • 2002: Suitzako Askatasunaren eta Giza Eskubideen Fundazioaren saria[10]
  • 2005: Lev Kopelev saria[11][12]
  • 2011: Ida Somazzi saria[4]

Erreferentziak aldatu

  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  2. a b c (Errusieraz) «Зайнап Гашаева: с мечтой о «Доме мира»» Swissinfo jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-04-22) (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  3. a b (Errusieraz) «Зайнап Гашаева» Радио Свобода 2005-11-23 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-02-12) (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  4. a b (Errusieraz) «Усталая от войны Чечня «согласна жить в страхе…»» Российский государственный гуманитарный университет 2013-04-16 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-02-12) (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  5. a b (Errusieraz) «Правозащитницу приняли за террористку» Коммерсантъ 2002-11-16 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-02-12) (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  6. (Errusieraz) «Проект «1000 женщинам — Нобелевская премия мира 2005 года»» Owl 2005-07-01 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-02-14) (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  7. (Errusieraz) «В Берне открыт видеоархив о войнах в Чечне» DW 2011-10-26 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-02-12) (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  8. (Errusieraz) «В Швейцарии чеченская правозащитница передала в архив 200 материалов о войнах в Чечне» Кавказский Узел 2011-10-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-02-22) (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  9. (Errusieraz) «В Берне открыли архив с видеоматериалами о чеченских войнах» Lenta.ru 2011-10-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-02-14) (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  10. (Errusieraz) «Швейцария наградила "организатора мирного сопротивления"» Коммерсантъ 2002-11-18 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-02-12) (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  11. (Errusieraz) «Премия имени Льва Копелева вручена чеченской правозащитнице» DW 2005-11-20 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-04-25) (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  12. (Errusieraz) «Правозащитница из Чечни Зайнап Гашаева награждена премией имени Льва Копелева» Кавказский Узел 2005-11-19 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-02-12) (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).

Kanpo estekak aldatu