Yarua
Yarua, Star Wars film sagako pertsonaia bat da.
Yarua | |
---|---|
Star Warsen unibertso hedatua | |
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Yarua, wookiee arrazako senatari bat da, Kashyyyk planetaren ordezkaria Nabooko guduan eta Klon Gerretan. Yaruak, bere postuan, ehun urte baino gehiagoz zerbitzatu du, askok ezagutu eta errespetatua izan delarik.
Bere gaztaroan, Yaruak beti nahi izan zuen soilik bere familiaren negozioez arduratzea, baina, bere aita istripu batean hil zenean, Yarua, familiako buru bihurtu zen ehun eta hogei urte zituenean. Denborarekin, egoera diplomatikoak maneiatzen ikasi zuen, indarkeria erraz eta azkarra erabili beharrean. Honek, Kashyyykeko agureen errespetua lorrarazi zion, Senatu Galaktikoko wookiee ordezkariak erretiratu zirenean, agureek Yarua bidali zuten tokia betetzera Koruskant planetan.
Valorum Kantzilerra bere kargutik kendua izan zenean, wookiee senataria zutik jarri zen eta proposamena harrokeria handiz babestu zuen, indarrean zegoen gobernua, usteltzat joz. Inongo zalantzarik gabe, Yarua Senatuan bizi zen, Koruskanteko edozein planetarteko ordezkari bezala.
Klon Gerrak hasi baino pixkat lehenago, 215 wookiee erailak izan ziren trandosharrek Kashyyykeko garraio bat eraso zutenean. Kashyyykeko wookieen eta Trandoshako trandosharren arteko harreman diplomatikoak, sekula ez ziren mesedegarriak izan. Beti etengabeko gerretan murgilduta, bi espezieek, bizirauteko borrokatu zuten. Gertakari tragiko honen ondoren, Trandoshako gobernuak, eraildako wookieen gorpuak itzultzeari uko egin zion, Yaruari eta bere herriari sumin handia eragin ziena.
Errepublika Galaktikoak, ahalak eta bi egin zituen arazo diplomatiko horiek konpontzeko. Berehala, Oppo Rancisis Jedi maisua izendatu zuten bitartekari diplomatiko bezala aritzeko. Baina, negoziaketak, Klon Gerren ondorioz eten ziren, eta, pixkanaka, Palpatine kantzilerraren laguntza, jeisten joan zen, kontua ahaztua geratu zen arte, baina ez bi aldeentzat, baizik eta Errepublikako burokratentzat.
Sistema Independenteen Konfederakuntzak, ez zuen wookieei euren taldean toki bat eskaintzeko aukera alferrik galdu, Errepublikaren egoer diplomatikoak konpontzeko ezgaitasuna argudiatuz. Baina Yarua senatariak berean jarraitu zuen, eta proposamen horri uko egin zion, wookieen eta Kashyyyk planetaren tokia, Errepublikaren barnean zegoela esanez. Klon Gerren garairako, Yarua senatariak, ia bazituen hirurehun urte inguru.