Oppo Rancisis

Oppo Rancisis Star Warseko unibertsoan galaxian gutxi ikusitako espezie bateko Jedi maisu kementsu bat da. Thissispisian honek, gerritik behera, suge itxura zuen, eta gerritik gora giza itxura. Bizar zuri sendo batek estaltzen zuen bere aurpegia, honetatik, soilik bere bi begi txiki baina sarkorrak ikus zitezkeelarik.

Oppo Rancisis
Star Warsen unibertso hedatua
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexua gizonezkoa
Garaiera 1,38 m
Bestelakoak
Irakasleak Yaddle

Rancisis Yaddle Maistraren ikasle padawana izan zen (denbora batez elkarrekin egon ziren, Jedi Kontseiluan eserita). Jedi Kontseilu Gorena zerbitzatu zuen hogei urte baino gehiagoz eta Coruscanten geratu zen Geonosiseko gudua gertatu zenean, Jedi tenplua zaintzeko.

Jeneral bezala zerbitzatu zuen zenbait gudutan Klon Gerretan zehar, Sora Bulq jedi traidoreari aurre egin behar izan zion arte. Borroka amaitu zenean garaipena erabatekoa izan zen, Errepublika Galaktikoak jeneral bat galdu zuen eta Sistema Independenteen Konfederakuntzak beste garaipen bat lortu zuen Jedi Ordenaren aurka.

Kanpo estekakAldatu