Yanagi aiztoa (柳刃包丁, Yanagi-ba-bōchō edo yanagi ba) labana mehea da, Japoniako sukaldaritzan erabiltzen dena. Sashimi edo arrain gordina mozteko aproposa, sashimi eta sushi prestatzeko erabilia.

Yanagi ganibeta.
Yanagi batzuek [b] bi aldeetan dute angelua baina a) eta c) motakoek alde bakar batean dute: a) eskuin eskuz erabiltzekoa da eta c) ezkerti batek erabiltzekoa.

Erabilpena aldatu

Sashimi eta sushia prestatzean, helburua da arrainaren haragiaren gainazal ebakia izatea laua eta distiratsua, horrek zaporea maximizatzen duelakoan ere. Yanagi aiztoa helburu horretarako diseinatuta dago.

  • Luzera: orri luzeari esker, erabiltzaileak kolpe bakar batean ebaki dezake haragi-bloke bat. Horrek sigi-saga bidezko ebaketa saihesten du, zeharkako sekzioa sortzen baitu.
  • Argaltasuna: Orria oso mehea da ebakia egiteko aukera ematen duen ertzaren atzean, batez ere labanaren pisua erabiliz. Indar edo lodiera handiagoak haragian urradurak edo ubeldurak sortuko lituzke.
  • Propietate ez-itsaskorrak: atzealdea (urasuki) ahurra da, ebakitzen dena eta metala elkarri itsatsi gabe erraz bereizteko.
  • Altzairuzkoak dira yanagiak, ezpata japoniarraren teknikak erabiliz sortuak, gaur egungo baldintzetara egokituta.
  • Ebakitzeko norabidea: Mendebaldeko ia ganibet guztiak bultza eta ebaki eran erabiltzen diren arren, yanagia tira eta ebaki egiteko da[1].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Our Story» Oishya (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).

Kanpo estekak aldatu