Xoxua (abesti tradizionala)

Euskal abesti tradizionala

Xoxua edo Xoxuak galdu du burua euskal abesti herrikoia da.[1][2][3]

Xoxua (abesti tradizionala)
Gorka Knörr Borràsen, Korrontziren eta Mikel Laboaren musika-lana
Egilea(k)Gorka Knörr Borràs, Korrontzi eta Mikel Laboa
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta
Hizkuntzaeuskara

Kantutegi herrikoian arrakasta lortu duten beste abesti tradizional batzuen egitura errepikazailea du, non ahapaldi edo estrofa bakoitza aurrekoarekin lotzen baita. Egitura tipikoa da euskal kantutegian, agertzen da Oi Pello Pello, Irungo Maio edo Aldapeko sagarraren adarraren puntan abesti ezagunetan, edo Alouette kantu frantsesean ere.[4]

Hitzak aldatu

Xoxuak galdu du mokoa (bis)
mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta, nola xirula,
nola kanta xoxuak?

Xoxuak galdu du begia (bis)
begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...

Xoxuak galdu du burua (bis)
Burua, begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...

Xoxuak galdu du lepoa (bis)
Lepoa, burua, begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...

Xoxuak galdu du bizkarra (bis)
Bizkarra, lepoa, burua, begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...

Xoxuak galdu du hegoa (bis)
Hegoa, bizkarra, lepoa, burua, begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...

Xoxuak galdu du iztarra (bis)
Iztarra, hegoa, bizkarra, lepoa, burua, begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...

Xoxuak galdu du buztana (bis)
Buztana, iztarra, hegoa, bizkarra, lepoa, burua, begia, mokoa,xoxua, gaixoak!
Nola kanta...

Xoxuak galdu du isatsa (bis)
Isatsa, buztana, iztarra, hegoa, bizkarra, lepoa, burua, begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...

Argitalpenak aldatu

Abesti-argitalpen hauetan azaldu da kantaren deskribapena:[5]

  • Gorka Knörr, «Nik nahi dudana» diskoan [6]
  • Korrontzi Getxo diskoan, 2008[7]
  • Fernando Unsain, Nire aitaren etxea defendituko dut diskoan[8]

Erreferentziak aldatu

  1. «ikasbil.eus: Kanten Fitxa: Xoxua» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  2. «xoxoak galdu du burua | euskal musika, música vasca» eu.musikazblai.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Frantsesez) «Xoxoak» Begiraleak 2011-03-26 (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  4. «Pello Pello, apuntes para una biografía imaginada» Martin Ttipia Kultur Elkartearen Bloga 2015-07-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  5. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «O Pello Pello I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  6. Knörr, Gorka. (1975). «Nik nahi dudana» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  7. Korrontzi. (2008). «Getxo» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  8. Unsain, Fernando. (1976). «Nire aitaren etxea defendituko dut» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu