Xifonierra (frantsesatik chiffonier) goitik beheraino tiraderaz osatutako komoda altu eta estua da.

Xifonierra

Erabilera aldatu

Frantseseko hitzak "chiffon"etik dator ("trapu" euskaraz) eta, horren arabera, "trapuen lekua" esan nahiko luke. Beraz, pentsatzekoa da hasieran beste tokirik ez zuten gauzek, ohial-zatiak eta tresna txikiak gordetzeko altzaria izango litzatekeela.

Gaur egun arropa mota guztietakoak gordetzeko erabiltzen da, batez ere linjeria eta janzkeraren osagarriak. Ohikoa da baita ere haurren geletan.

Ezaugarriak aldatu

 
Erremateak latoizkoak izaten dira.

Xifonierra Ingalaterrako Inperio Estiloarekin modaz jarri zen. Garai hartan arrosa-makilaren egurra zegoen modan eta horrekin egiten ziren. Erremateak (tiraderak eta ezkutuak) latoizkoak izaten ziren. Ateak ere latoiez amaituak egoten ziren. Altzariaren oinek animalien harpeak imitatzen zituzten.

Kanpo estekak aldatu