Xahbanu
Xahbanua (persieraz : شهبانو, Šahbānū) Irango monarkiaren titulua da, persiar hizkuntzan 'xah-aren emaztea' esan nahi duena. Normalean, deitura hau enperatrizarekin nahastu egiten da Europako hizkuntzetara egindako itzulpenetan, baina tituluaren benetako persiar esanahiak ez du bere itzulpen ezberdinetan dituen gobernu edo botere konnotaziorik. Titulua Mohammad Reza Pahlavi-k berreskuratu zuen bere hirugarren emazteari, Farah Diba-ri, emateko 1967an, koroatu aurretik.
Farah Diba Irango lehen xahbanu koroatua izan zen VII. mendeko arabiar inbasioaz geroztik. Purandojt eta Azarmidojt sasanidar bi enperatrizak, K.o. 630. urtean, tituluaren azken biak izan ziren Farah baino lehen.
Xahbanu-ren sasanidar titulua bâmbişnân bâmbişn zen, erreginen erregina bezala itzultzen dena, eta xaharen emazte nagusiak erabiltzen zuen, garai hartan monarkaren beste emazteetatik bereizteko.
Gaur egun, Farah Pahlavik atzerrian jarraitzen du tratu hori jasotzen, baina 1979ko Iraultza Islamikoak kendu egin zuen tituluaren erabilera Iranen.
Iraultzaren aurretik indarrean zeuden arauei jarraituz, Yasmine Pahlavi Irango printzesa oinordekoak izango zuen titulu hori gaur.