Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren 4 disko txikiren bilduma (LP 33 r.p.m.)

Xabier Lete-ren albuma

Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren 4 disko txikiren bilduma (LP 33 r.p.m.) Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren disko-bilduma baten izena da. Biniloan argitaratu zuten Edigsa etxearekin 1976. urtean, eta aldi berean garai hartan, euskal kantarien artean behintzat, ohikoak ziren lau binilo txiki (45 r.p.m) biltzen ditu bere baitan. Bilduma honen azalak, era berean, lau binilo txikien azalak biltzen ditu, azalen halako mosaiko bat osatuz. Hona, hurrenez hurren, ezkerretik eskubira ageri diren lau disko txikiak:

  • Lurdes Iriondo eta Xabier Lete
  • Xabier Lete: Barruko lau abestien izenak dakartza honek azalean: "euskalerri nerea", "bihotza, lore gorrien balada", "poeta hoiek".
  • Xabier Lete: honek ere barruko lau abestien izenak dakartza: "maiteaz galdezka", "seaska kanta", "giza aberea", "urrillaren 28 egun".
  • Lurdes Iriondo
Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren 4 disko txikiren bilduma (LP 33 r.p.m.)
Lurdes Iriondoren eta Xabier Leteren albuma
Egilea(k)Lurdes Iriondo eta Xabier Lete
Argitaratze-data1976
IzenburuaLurdes Iriondo / Xabier Lete
Ekoizpen lekuaEspainia
Banatze bideaLP
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
DiskoetxeaHerri Gogoa eta Edigsa
Zatiak16 musika pista
Deskribapena
Honen parte daXabier Lete-ren albumak

Badok: xabier-lete/xabier-lete-2 Discogs: 1912497 Edit the value on Wikidata
Lurdes Iriondoren eta Xabier Leteren kronologia
Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren 4 disko txikiren bilduma (LP 33 r.p.m.) Kantatzera noazu (albuma)

Hauek disko txikien izenburuak dira, eta bildumaren azalak jasotzen dituen moduan aipatu ditugu. Aldi berean, guztiek Ez Dok Amairu-ren zigilua daramate bazter batean, eta hiruk euren argazkiak jasotzen dituzte, bakarka nahiz binaka, dagokien eran.

Abestiak aldatu

  1. "Poeta hoiek"
  2. "Ez nazazu utzi"
  3. "Bost hogei urtetako"
  4. "Euskalerri nerea"
  5. "Peru gurea"
  6. "Maiteaz galdezka"
  7. "Gaua"
  8. "Lore gorrien balada"
  9. "Festa bukatzean"
  10. "Urrillaren 28-garren eguna"
  11. "Aita nuen saltzaile"
  12. "Giza aberea"
  13. "Nerea-ri"
  14. "Bihotza"
  15. "Agota"
  16. "Seaska kanta

Kanpo estekak aldatu