Wordfast ordenagailuz lagundutako itzulpenerako (OLI) erreminta da, software jabeduna, Microsoft Worderako makro bildumatik sortua eta itzulpen-memorien erabilera ahalbidetzen du. Programaren sortzailea Yves Campollion frantsesa izan zen.

Hasiera batean, Wordfast Tradosen ordezko lehiakorra izateko garatu izan zen. Hala, badago bi produktuen arteko bateragarritasuna bi alderditan: itzulpen-memorien inportazio eta esportazioa berdina da, eta fitxategi elebidunen sorrera ahalbidetzen dute MicrosoftWorden.

Ordenagailuz lagundutako itzulpenerako (OLI) erreminten erabiltzaileen artean, Wordfast, Tradosen lehiakide gogorra bihurtu izan da. Oso erakargarri egiten du dohainik eta era mugagabean erabili ahal izatea betiere itzulpen-memoriak 500 segmentu gehienez dituelarik.

2006tik Very Large Translation Memory (VLTM) proiektua eskuragarri dago itzulpen-memoria partekatuak izateko.

Historia aldatu

Yves Champollion Wordfasten lehen bertsioa hasi zen garatzen Parisen (Frantzia) 1999. urtean. Lehenengo bertsio hori Microsoft Word 97eta beste bertsio berriagoekin funtzionatzen zuten hainbat makroz osatuta zegoen. Momentu hartan bazeuden beste itzulpen-memoria batzuk MicrosoftWordekin funtzionatzen zutenak, Trados, kasurako.

Worfast Classic (hala zen ezaguna MS-DOSen oinarritutako erreminta) software librea zen 2000 urtera arte. Ahoz aho ibiltzeari esker, asko hazi zen, hainbeste non memoriekin lan egiten duen bigarren itzulpen programa erabiliena den itzultzaileen artean. Yves Campollionek Wordfast LLC konpainia sortu zuen 2006ean. 2009ko urtarrilean Wordfast Tralsation Studio kaleratu zuen, bertan Wordfast Classic eta Wordfast profesional zeudelarik. Horiek Javan oinarritutako itzulpen erremintak ziren, itzulpen-memoriak zituztelarik. Erreminta horiek batera nahiz banaka eros zitezkeen.

2010eko maiatzean Wordfastek doakoa eta online zen. Wordfast Anywhere produktua atera zuen. Erremintak itzultzaileari internetera sarrera zuen edozein gailutik (smartphone, tableta...) eta beraz, edozein lekutik lan egitea ahalbidetzen zio.. Urte bereko ekainerako, bazeuden jada 50.000 erabiltzaile erregistratuta eta azarorako, berriz, 10.000.

Wordfast Pro 4, Java TMn oinarritutako erreminta independentea, 2016ko apirilean kaleratu zen. Itzulpenaren kudeaketarako hainbat funtzio aurreratu ditu, WYSIWYG editorea barne, zeinek itzulpen pakete eleanitzak sortzen dituen edizio eta itzulpen filtro bati esker kalitatea bermatuz.

Wordfast motak aldatu

Wordfast Classic

Microsoft 97 edo berriago batekin, eta edozein sistema eragiletan dabilen makro sorta bat da. Wordfast Classicen itzulitako dokumentu bat dokumentu elebidun bihurtzen da era tenporalean (jatorri testua agertzen da, bai eta itzulpena ere segmentutan), azkenean formatu hobe bat emaitza izanik. Trados 5, WordFisher eta Logoporten funtzionamenduaren oso antzekoa da. Bertsio hori Yves Chapollionek sortu zuen eta 1999ean hasi zen banatzen.

Wordfast Classicen bigarren bertsioa Linguex itzulpen agentziak erabili izan zuen, 9 hilabetez esklusiboki bere pertsonal eta afiliatu autonomoentzat izanik 1999 urtean. Denbora tarte hartan, funtzio gehiago garatu zituen, hala nola: glosarioak, arauetan oinarritutako kalitate kontrola eta abar. Linguexen desagerpenaren ondoren, erregistroa eskatzen zuen doako erreminta bihurtu zen.

Logos itzulpen taldearekin sinatu zuten Wordfasteko garatzaileak asoziazio kontratu bat 2001ean, programaren distribuziorako, Champollion Wordfast Ltd. izena zuen enpresa britainiar baten eskutik. Urte berean, kontratua bertan behera geratu zen Logosek ezin baitzuen softwarearen iturri- kodea partekatu, nahiz eta Wordfasten iturri-kodera sarrera eman zitzaion. Gaur egunera arte, Logosek Wordfasten orduko bertsioa banatzen du, baina “Wordfast” izenaren eskubidea bai eta haren bertsio berriak haien jabetza direla baieztatzen du.

Hasiera batean hirugarren bertsioa, erregistroa beharrezko zuen doako software bat izango zen. 2002Ko urrian, Wordfast merkataritzako produktu bat bihurtu zen, hiru urteko lizentziak 170 euroko prezioa zuelarik herrialde “aberatsetako” erabiltzaileentzat eta 50 euro (beranduago 85 izango zirenak) bete herrialdeetako erabiltzaileentzat.

Wordfast Classicek honako fitxategi hauekin jardun dezake: edozein Microsoft Word fitxategirekin (formatua duten eta ez dutenak barne), Word dokumentuekin (DOC/DOCX), Microsoft Excel (XLS/XLSX), PowerPoint (PPT/PPTX) eta beste hainbatekin jardun dezake, baina ez da OpenDocumentekin bateragarri gaur egungo Microsoft Word bertsioek ez baitute OpenDocumenten inportazio filtrorik.

Wordfast anywhere

Wordfast Anywhere doako web-orrialde bat da, Wordfasten bertsioa oinarrituta dagoena eta Wordfast Classicen lan eta erabiltzaile fluxu antzekoak dituena. 2010Eko maiatzean izan zen kaleratua, nahiz eta garapen prozesuan zeuden bertsioan publikora eman ziren 2009an. Produktua atera baino gutxi lehenagora arte ez zegoen argi doakoa izaten jarraituko zuen edo ez. Nahiz eta doako zerbitzua izan ondorengo murrizketak ditu:

  • Ezin dira 10 iturri-fitxategi baino gehiago aldi berean izan
  • Erabiltzaile bakoitzak ezin ditu milioi bat itzulpen dependetzia baino gehiago izan
  • Itzulitako memoria bakoitzean ezin dira 100.00 itzulpen dependentzia baino gehiago izan
  • Erabiltzaile bakoitzak ezin ditu 100.000 glosario baino gehiago izan
  • 2MB da fitxategien gehiengo edukiera, baina horiek zip formatuak karga daitezke

Wordfast Anywheren pribatutasun-politikaren arabera, igotako fitxategiak ezin dira partekatu eta konfidentzialak dira. Erabiltzaileen itzulpen automatikoa erabil dezakete eta irakurketarako dauden itzulpen-memoria publiko askotara sartzeko aukera dute.

Windows Mobile, Android, Palm OS eta iPhonerako dago eskuragarri. 2011Ko apiriletik Wordfast Anywherer karaktere-ezagutze aukera du PDF fitxategietarako.

Wordfast Anywherek Word dokumentuekin (DOC/DOCX), Microsoft Excel (XLS/XLSX), PowerPoint (PPT/PPTX) eta beste hainbatekin jardun dezake, baina ez da OpenDocumentekin bateragarri.

Wordfast Pro

Wordfast Pro independentea den itzulpen-memoria multiplataforma (Windows, Mac, Linux) bat da, itzultzaileei egoera elebidun batean lan egitea ahalbidetzen diena. Gainera aurretik itzulitako edukia erabil daiteke eta datu-base terminologikoetara sarrera eskaintzen du. Proiektuen buruek Wordfast Pro erabil dezakete pre/post-itzulpenen prozedurarako, zeinek itzulpenaren aurreko fitxategiak eskaintzen dituen eta baita loteen analisia ere.

Wordfast Prok Word dokumentuekin (DOC/DOCX), Microsoft Excel (XLS/XLSX), PowerPoint (PPT/PPTX) eta beste hainbatekin jardun dezake, baina ez da OpenDocumentekin bateragarri.


Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu