Willem van Haecht
Willem van Haecht (Anberes, 1593ko azaroaren 7a - Ibidem, 1637ko uztailaren 12a) Barrokoko margolari flandiarra izan zen kabineteak margotzen espezializatua. Tobias Verhaecht paisaigilearen semea omen zen. Gaztea hil zen 43 urte zituelarik.[1]
Willem van Haecht | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anberes, 1593ko azaroaren 7a |
Herrialdea | Hegoaldeko Herbehereak |
Heriotza | Anberes, 1637ko uztailaren 12a (43 urte) |
Familia | |
Aita | Tobias Verhaecht |
Ama | Suzanna van Mockenborch |
Irakaslea(k) | Tobias Verhaecht (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta eduki-editorea |
Lantokia(k) | Anberes |
Enplegatzailea(k) | Cornelis van der Geest (en) |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Anberesko San Lukas artista elkartea |
Mugimendua | Barrokoko margolaritza |
Biografia
aldatuAnberesen bataiatua 1593ko uztailaren 11n, iturri batzuen arabera aita Tobias Verhaecht, paisaiagilea eta Rubensen irakaslea zen eta ama Susana van Mockenborch. Aitapontea Rubensen lehengusu bat izan zen.[2] Aitaren ikaslea, Frantzian eta Italian zehar bidaiatu zuen 1626an Anberesko San Lukas artista elkartean izena eman aurretik. Hemen Cornelis van der Geest-en zerbitzura lan egin zuen, bere margolan bildumaren kontserbatzaile bezala, eta bere egoitza mezenasen beraren etxean finkatu zuen, non 1637ko uztailaren 12an hil zen.[3]
Bere ospea bi pintura-kabineteri zor dio — Cornelis van der Geest-en pintura-kabinetea (Anberes, Rubenshuis) eta Apelesek Kanpaspe margotzen (Haga, Mauritshuis) —.[4] Autore askorentzat generoaren gailurrean kokatzen dira biak, irudikatutako lanen aniztasunagatik eta konposizioaren konplexutasunagatik. Bi lan hauetan informazio handia azaltzen da, esaterako, Jan van Eyck margolariaren Emakumea bainatzen galdutako lana.
Iruditegia
aldatu-
Cornelis van der Geest-en pintura-kabinetea (1628).[5]
-
Apelesek Kanpaspe margotzen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://es.scribd.com/document/296450929/Willem-Van-Haecht-WES
- ↑ Díaz Padrón, Matías eta Royo-Villanova, Mercedes, David Teniers, Jan Brueghel y los gabinetes de pinturas, Madril, Pradoko museoa, 1992, ISBN 84-87317-13-8. [1]
- ↑ Vlieghe, Hans, Arte y arquitectura flamenca, 1585-1700, Madril, Cátedra, 2000, ISBN 84-376-1842-8.
- ↑ https://www.mauritshuis.nl/es/descubrir-la-coleccion/obras/266-apelles-pintando-a-campaspe/
- ↑ https://www.museodelprado.es/actualidad/multimedia/el-gabinete-de-arte-de-cornelis-van-der-geest-de/0bc7c495-7682-4fbd-8904-4f6cd87bcac7