Will Richardson pedagogo estatubatuar bat da, ezaguna mundu osoan bai irakasleekin eta baita ikasleekin ere egin duen lanagatik, uler dezaten zelan erabili teknologia berriak eskoletan. Haren bloga, Weblogg-ed.com ezinbesteko erreferentzia bihurtu da hezkuntza adituen artean. Orobat, haren liburua, “Blogs, Wikis, Podcasts, and other Powerful Web Tools for Clasrooms” (Blogak, wikiak, podcastak eta sareko beste erreminta ahaltsuak ikasgelarako), oso erabilia da milaka irakasleren artean. Hogeita bi urtez ingeles irakaslea izan zen Hunterdon Central Regional High School izeneko institutuan, Flemington herrian, New Jerseyn. The New York Times egunkariak izendatu zuen “joera markatzailea irakaskuntzan”, aintzat hartuta zelan erabiltzen zituen blogak ikasgelan.

Will Richardson

Bizitza
JaiotzaXX. mendea
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaOhio Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakblogaria

Gaur egun Connective Learning, LLC enpresa du, eta horren bidez bultzatu egiten ditu Irakurri/Idatzi teknologiak hezkuntza ertainean. Halaber, aldarrikatzen du eskolaren erreforma eta bertan teknologia berriak txertatzea. Orain dela gutxi George Lucas Hezkuntza Fundazioaren Zuzendaritza batzordekide izendatu dute.

Richardsonek zutabe bat idazten du "District Administration" aldizkarian eta beronen blogean, "The Pulse" izenekoan. Hitzaldi eta aurkezpen ugari egiten ditu munduan zehar azaltzeko zelan erabili Irakurri/Idatzi teknologiak ikasgelan.

Kanpo estekak aldatu