Wikiproiektu eztabaida:OpenMT2 eta Euskal Wikipedia

Epeei buruzko ohartxoa aldatu

Epeak kalkulatzean kontuan izan dezazuen: itzultzaile batek lanegun normal batean 2000-3000 hitz itzultzen ditu, hots, 175.000 hitz horiek itzultzaile baten lau-sei hilabeteko lana lirateke, asteburuak eta oporrak direla tarteko. Horrez gainera, ikusi beharko da ea proiektuan zenbat wikilarik, zenbat denboraz eta zenbateko itzultzaile eta zuzentzaile gaitasunez parte hartzen duten, eta itzulpen automatikoaren emaitzek zenbateko kalitatea duten ere. Euskal wikilari aktibook asko ez garela kontuan hartuta, epe luze samarreko proiektua dirudi. Urtebetekoa, beharbada?

Neroni, urtea bukatu arte, behintzat, ordainpeko itzulpen lanez leporaino ibiliko naiz, eta libre dudan denbora apurrean bestelako zereginetan jardun beharko dut, buruko osasuna areago galduko ez badut. Urtarrilean librexeago baldin banabil, saiatuko naiz artikuluren bati edo besteri heltzen. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 11:04, 2 Abendua 2010 (UTC)

Hasierako asmoa 100.000 hitzekin aritzea zen. Gero, igo egin da, baina ziur aski, zerrendako batzuk eroriko dira. Beraz, gertatu daiteke kopuru hori jaistea proiektua hobeto definitzen dugunean. Lankide-kopuruaren arabera finkatu daiteke. Informatikako ikasleren bat ere animatu daiteke. Asmoa, oker ez banago, otsailean hastea da. --Unai (esan) 11:10, 2 Abendua 2010 (UTC)
"OpenMT2 eta Euskal Wikipedia" orrira bueltatu.