Wikiproiektu eztabaida:Bizitzaren Zuhaitza
Hyperoodon ampullatus espeziearen sailkapen okerra Aldatu
Hyperoodon ampullatus espezieari dagokion sarreran hau esaten da:
"Hyperoodon ampullatus Hyperoodon generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Ziphiidae familian sailkatuta dago."
Argi dago akatsa dela. Artiodactyla kendu eta Cetacea jarriko dut. —Aurreko iruzkin sinatugabea 212.55.29.254 (eztabaida • ekarp.) lankideak idatzi du (data: 2018-09-25, 12:30).
- Bikainǃ Guztion artean egiten dugu Wikipedia. --Xabier Armendaritz 2018-09-25, 12:20 (UTC)
Ozpin-euli artikuluaren izena Aldatu
Proposatu nahi dugu Ozpin-euli artikuluari izena aldatzea eta, horren ordez, Drosophila melanogaster izen zientifikoa ipintzea.
Legamiaren bideoa Txikipedian Aldatu
Kaixo, haurrei okerreko ideiarik ez sortzearren, Txikipediak legamiaren orrian aurkezten duen bideoa ezabatzea aholkatuko nuke, oker ez banago mugimenduan ikusten dena makrofago bat baita legamia (biribil berdeak) irensten (S13 bideoa, hemendik aterata https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC1790725/). Haurrek eskolan legamia begiratzen badute mikroskopioz, onddo zelulabakar biribildua ikusiko dute soilik, geldi dagoena (nik dakidanez mugiezina baita, ez du ziliorik edo antzekorik...); eta hortaz, itxaropen faltsurik ez pizteko... Oker banago, barkatu. —Aurreko iruzkin sinatugabea Oihana Barrutia (eztabaida • ekarp.) lankideak idatzi du (data: 2021-10-25, 13:41).
- Eskerrik asko oharrarengatik, Oihana. Zuzenduta! --Xabier Armendaritz 2021-10-25, 13:07 (UTC)