Wikiproiektu:EHU-Wikipedia 2016/Probalekua/Proba orria21

Molekula baten ezaugarriak eta preopietate kimikoak interpretatu ahal izateko ez da nahikoa formula enplirikoa jakitea, molekula barnean atomoen kokapena ere ezagutu behar da. Atomoen kopuruak soilik ez du eragiten substantzia baten izaeran, atomo horien ordenazioa ere kontuan hartu beharrekoa da.

Isomeria mota nagusiak honako hauek dira:

ISOMERIA LAUA EDO EGITURAZKOA

aldatu

Isomeria mota hau formula lauen bidez azaltzen da. Molekulen arteko desberdintasunak atomo loturetan dautza. Azpi-motak:

Kateazkoa

aldatu

Isomeria honetan molekula barruan atomoak orden desberdinean kokatzen dira, karbono katearen egitura ezberdina izanik. Batzuetan, karbono atomoek kate linealak osatzen dituzte, baina forma adarkatuak ere har ditzakete. Hori pentanoaren isomeroekin gerta daiteke:


Kokagunekoa

aldatu

Isomeria honetan talde funtzionalak molekularen kokapen ezberdinetan daude. Adibidez, -OH taldea toki desberdinetan dago pentanol arruntean, 2-pentanolen eta 3-pentanolen:


Funtziozkoa

aldatu

Bi molekulek forma enpiriko bera dutenean baina funtzio organiko deberdina. Adibidez, propanona ( zetona bat) eta propanal (aldehidoa).

ESTEROISOMERIA EDO ISOMERIA ESPAZIALA

aldatu

Molekulen isomeria antzemateko ez du balio molekulen formula lauak. Molekulen arteko desberdintasunak atomoen kokapen espazialean daude.


Geometrikoa edo Cis-Trans

aldatu

Lotura bikoitza duten karbono atomoetan ematen da:


isomeria optikoa

aldatu

Enantiomero izeneko molekulekin ematen da. Molekula horiek ia berdinak dira, baina planoarekin ez dira simetrikoak, eta bietako bat bestearen ispiluko irudia da. Gainera, bi molekula enantiomeroak ezin dire gainjarri (pertsona baten bi eskuekin gertatzen denaren antzera).

Molekula enantiomeroek antzeko ezaugarri fisiko-kimikoak dituzte, bat izan ezik: argi polarizatua norabide ezberdinetan desbideratzen dute. Argiaren bibrazio-planoa eskuinalderantz desbideratzen badu, dextrogiro deitzen zaio molekula enantiomeroari, eta ezkerralderantz desbideratzen badu, lebogiroa.