« | Gure elkartearen helburua hauxe da: Euskal herriak zientzia, arte eder eta arterako duen zaletasun eta grina lantzea, euskaldunen ohiturak zuzendu eta fintzea, alferkeria, ezjakintasuna eta horien ondorio negargarriak ezabatzea... |
» |
Frantzisko Xabier Maria Munibe Idiakez, VIII. Conde de Peñaflorida Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen lehen idazpurua (1765) |
Peñaflorida konteak zioen antzera, hezkuntza sistemaren zeregin nagusietakoa ezagutza zabaltzea da.
Peñaflorida konteak bultzatu zuen gaurdaino iritsi den institutu honen sorrera.
Wikipedia entziklopedia aske eta kolaboratzaileak, helburu hauek ditu: munduko ezagutza oro gizaki guztien eskura jartzea. Wikipediak egun 46 milioi artikulu ditu 299 hizkuntzetan eta munduko 6. webgune bisitatuena da. Eta elkarlanean egiten da.
Liburutegien zereginetako bat izan da ezagutza horiek jasotzen zituzten formatu eta herritarren artean bitartekari izatea.
Orain artean, heburu hori liburu, CD, DVD, ordenagailu eta abarrak bildu eta zabalduz egiten zuten. Baina garaiak eskatzen duten bezala helburu hori lortzeko zerbait berria egin daiteke. Adibidez:
- Liburutegian dagoen ezagutza hori Wikipedian jarrita
- Beste inork zaintzen ez duen informazioa, hau da, gure auzoari buruzko informazioa Wikipedian jartzea.
- Wikipediari dagokion bezala hau guztia elkarlanean egitea.
Peñaflorida Ikastetxea, Wikipedia, eta Ernest Lluch Kultur Etxeko Liburutegia hirurak ezagutza hedatzeko asmoa duten erakundeak dira: bata hezkuntzara eta ikerketara bideratua, bigarrena ezagutza entziklopedikoa sendotu eta elkarbanatzera eta azkena, ezagutza eta herritarren artean bitartekari izatera, herria (edo auzoa) ere ezagutza iturri baita.
Hori da WIKIPEÑA proiektua.
Nola egin dezakegu lan elkarrekin?
aldatuBigarren hezkuntza mailan egiten den lana eta Wikipedia editore-lanak elkar batuta. Aprobetxa dezagun ikastetxean ikasleek egiten dituzten lanak, ikasten dituzten gaiak, haien jakin-minak eta abar...Euskarazko Wikipedia eta beraien ingurunea hobeto ezagutzeko, handitzeko eta hobetzeko.
Noren artean garatuko da?
aldatu- Ernest Lluch Kultur Etxeko Liburutegia
- Usandizaga Peñaflorida BHI Ikastetxeko irakasleak
- Euskal Wikilarien Kultura Elkartea
Helburuak
aldatu- Amara auzoaren ezagutza zabaldu. DBHko kurrikulotik abiatuta
- Jakintza askea lantzea: Wikimedia Hezkuntza proiektua
- Euskarazko eduki digitalen lanketa: Amarauna eta bereziki Amarapedia
Egitasmoa: 1. DBH Geografia lantzen
aldatuHelburua: planoen lanketaren bidez Amara auzoko hainbat elementu ezagutu eta jakintza libreko baliabideak ezagutzera eman.
Metodologia:
Ikasleei koordenada batzuk emango zaizkie, hortik abiatuta
- Koordenadetan zein elementu ezkutatzen diren jakin beharko dute Open Street Maps]en begiratuz.
- Elementuak zein diren jakin ondoren(eraikin, erakunde, arte-lan...), hauei buruzko informazioa eskuratu Wikipedia erabiliz.
- Elementu bakoitzaren irudia bilatuko dute [Wikimedia Commons]en eta auzoko mapan kokatuko dute.
- Amaitzeko mapa osatuta dagoenean Amarapedian argitaratuko da.
Wikibaliabideak, erabiliko direnak lana garatzeko: