Zer da Wiki Loves Monuments?

Wiki Loves Monuments (WLM) kultura-ondarearen inguruan antolatutako argazki lehiaketa erraldoia da. Wikimediako kapitulu eta erabiltzaile-taldeek antolatzen dute. 2010ean Herbeheretan antolatu zen lehen aldiz. 2011n, Europa osoan zehar antolatu zen. Wiki Loves Monuments 2012 mundu osora zabaldu zen, Brasil, Kanada, Txile, India, Panama, Ghana, Filipinak, Errusia, Hego Afrika eta Ameriketako Estatu Batuetan antolatuz.

Lehiaketaren helburua da Wikipediako irakurle, lankide, argazkilari edo argazkigintzaren zaleak kultura-ondare diren monumentuen argazkiak egitera animatzea, Wikimedia Commonsera igoz, Wikipedian erabili ahal izateko.

Argazki lehiaketa

2018ko argazki irabazleak

Aurreko urteetako irabazleak

Nazioarteko irabazleak

201720162015201420132012

Euskal Herriko argazki irabazleak

Sariak

Nazioarteko lehiaketako sariak
Euskal Herriko sariak Azkue Fundazioak eskaintzen ditu:

  • Euskal Herriko argazkirik onenari: Parrot Mambo Fly drona
  • Bizkaiko argazkirik onenari: Hero Session waterproof Go-proa
  • Bilboko argazkirik onenari: Telefonoarekin argazki eta bideoak egiteko produktu sorta

Edizio lehiaketa

Argazki lehiaketara animatzearekin batera, Wikipediak aterabidea eman nahi die argazki horiei, Wikipediako artikuluak onduz.

Beraz, munduko kultura-ondasun horiei buruzko artikuluen lehiaketa jarri dugu abian. Parte hartu eta lagundu EU Wikipedia aberasten!

2018ko irabazleak:

Edizio lehiaketa orokorra:

Donejakue bideari buruzko sariketa:


Nola har dezaket parte?

Monumentu bat bilatu
Mapan bilatu
Zerrendak Araba Bizkaia Gipuzkoa
link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Zerrenda:Nafarroa Garaiko kultura ondasunak
link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Zerrenda:Nafarroa Garaiko kultura ondasunak
Lapurdi Nafarroa Beherea Nafarroa Garaia Zuberoa

Munduko lehiaketaz gain, Euskal Herriko kultura-ondasunen zerrenda ere badugu, erreparatu goiko zerrendei eta argazkia atera, zu izan zaitezke Euskal Herriko ondare-lehiaketako irabazlea!

Argazki lehiaketa

Argazkia egin
Argazkia igo
Argazkia Maparen bidez igo nahi baduzu, jarraitu bertan dauden argibideak. Zerrenden bidez igo nahi baduzu, taulako elementu bakoitzaren eskuineko aldean aurkituko duzun botoiari eman eta jarraitu argibideak.
Oharra: Commonsen kontu bat beharko duzu argazkia igotzeko
Nahi adina argazki igo ditzakezu
Herrialde hauetako batean aterata
Irailaren 1etik 30era bitarte duzu!
Argazkiak ateratzeko datak ez du axola eta, mapa edo zerrendetatik igo badituzu, behin igota zure argazkiak automatikoki gordeko dira lehiaketako argazki guztien Commonseko orrian; ohiko igoera laguntzailea erabiltzen baduzu, berriz, mesedez gehitu eskatzen dizun tokian "Images from Wiki Loves Monuments 2018 in the Basque Country" kategoria!

Edizio lehiaketa

Helburua Gizateriaren Ondareari buruzko artikuluak hobetzea izango da. Kategoria:Gizateriaren Ondarea edo Kategoria:Txikipedia:Gizateriaren Ondarea kategoriako eta euren azpikategorietako edozein artikulu sortu edo handitu daiteke. Puntuak automatikoki emango ditu UKBot tresnak. Irizpideak:

  • 5 puntu orrialde berri bat sortzeagatik (birzuzenketak kenduta)
  • 0,005 puntu gehitutako byte bakoitzagatik
  • 0,02 puntu gehitutako hitz bakoitzagatik
  • 100 bonus puntu 1.000 hitz gehitzen bazaizkio orrialde bati
  • 2,5 puntu erreferentzia berri bat gehitzeagatik eta 1 puntu jada existitzen den erreferentzia bat berrerabiltzeagatik
  • 5 puntu gehitutako irudi bakoitzagatik (15 norberak igotakoak badira), baina ez da emango 20 puntu baino gehiago orrialde bakoitzean