Wikipedia:Txokoa/2007ko abuztua

Izen bereko artikulu eta kategoriak aldatu

Musika atalean eta bertako artikuluei begira nenbilela, honakoaz konturatu naiz:

Adibidez, Beatles artikulua sarturik dagoen Kategoria bakarra Kategoria:The_Beatles da. Ondo iruditzen zait bertan egotea, baina beste kategoria oso apropos batzuk ere badaude (Kategoria:Ingalaterrako_musika_taldeak, Kategoria:Pop_musika_taldeak ,...). Ikusi dudana da Kategoria:The_Beatles kategoria BERA dela beste kategoria orokorrago hauen barnean dagoena, eta beraz honek egiten duela Beatles-en artikulotik kategoria orokorrago hauetara iritsi ahal izatea.

Dena den, hau etzait niri batere zuzena iruditzen. Kategoria:Ingalaterrako_musika_taldeak kategorian talde ingles guztien zerrenda dago, baina banatuta daude euren Kategoria propioa dutenak (Beatles, Iron Maiden...) eta ez dutenak (Blur, Oasis...). Nik uste musika taldeak BEREIZTEN dituen azpikategoria espezifikogo baten faltan ("60 hamarkadako talde inglesak", adibidez) ez dagoela arrazoirik Beatles eta Blur elkarren ondoan ez agertzeko kategoria horretako artikuluen zerrendan.

Gainera, orain dagoen bezala bestelako arazo bat ere badago. Adibidez Beatles-en Let It Be diskoaren artikulua Kategoria:The_Beatles kategoriaren barruan dago. Honaino ondo. Baina kategoria hau "Ingalaterrako_musika_taldeak" kategoriaren barne dagoenez, Let It Be DISKOA ere TALDEEI buruzko kategoria honen adarretan agertzen da.

Nire ustez, eta beste hizkuntzetako wikipediek hala egiten dute (ingelesek, alemanek...), euren kategoria propioa duten artikuluak ez lirateke zertan kategoria horri bakarrik lotuak egon beharko. Kategorien helburua antzeko artikuluak elkarrekin izatea bada, artikulu hauek horrelako artikuluak multzokatzen dituzten kategoriatan egon beharko lirateke, Beatlesen kasuan, "Ingalaterrako_musika_taldeak" eta antzekoetan. Gero, kategoria horretan Beatles bi aldiz ez agertzeko (artikulu bezala eta kategoria bezala), Beatlesen kategoria beste nolabaiteko kategoria orokorrago batean sartu ahal izango litzateke, Kategoria:Musikako "Musika taldeen kategoriak" izeneko azpikategoria batean, adibidez. (Ingeleseko wikipedian antzeko zerbait egiten dute).

Beatles adibide bezala jarri dut. Euren kategoria propioa duten artikulu askorekin antzekoa gertatzen da. Aery 11:22, 9 Abuztua 2007 (UTC)

Nork idatzi du hau? http://eu.wikipedia.org/wiki/Euzko_Gaztedi

Euskarazko Wikipedian behar ditugun artikuluak aldatu

Kaixo wikilariok! Azken asteotan modu automatikoan egin dudan datu bilketa baten bitartez euskarazko Wikipedian sortu beharko genituzkeen artikuluen zerrenda bat prestatu dut, eta horrekin wikiproiektu bat jarri dut abian. Ingelesezko Wikipedian oinarrituta dago, eta bertan interwiki lotura gehien dituzten artikuluak agertzen dira, beti ere euskarazko loturarik ez dutenak. Zerrenda horrek erakusten ditu, beraz, Wikipedia askotan dauden artikuluak eta euskarazko Wikipediak ez dauzkanak. Uste dut abiapuntu interesgarria izan daitekeela artikulu garrantzitsuak sortzen jarraitzeko. Zuek ere artikulu hauek osatzera animatzen zaituztet, eta osatzen goazen heinean alboan sortu dugun artikulua jartzera. Zuen iritzi/proposamenak bota lasai! Hementxe lotura: Wikiproiektu:Euskarazko Wikipedian behar ditugun artikuluakTXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:52, 18 Abuztua 2007 (UTC)

Oso ideia ona. Wikiproiektu honetan euskal udalerriei buruzkoa ere egin dezakegu. Nohizean behin beharrezko artikuluen zerrenda begiratze dut baina wikiproiektu batekin elkarlanean aritu gaitezke.

Nire laguntza eskeintzen dut,oraindik Euskal Wikipedia osatu gabeko wikipedia dugu eta.--Nafarroa 18:22, 18 Abuztua 2007 (UTC)PD: Hala ere ez al litzateke errazagoa gaztelerazko wikipediatik informazioa hartzea?

Wikiproiektu berria aldatu

Wikiproiektu berri honek euskal udalerriei buruzko artikuluak osatzea da. Bakoitzak ezagutzen dituen herrietatik hasi gaitezke. Horretarako zerrendak egiten ari naiz eta osatzen goazen einean ezabatu ditzakegu udalerriak marratxoarekin. Badaude osatzearen beharra ez duten artikuluak baina gehienak osaketa minimo bat behar dute.

Parte hartu hemen,anima zaitez gure herrietako artikuluak osatzen laguntzera!

--Nafarroa 18:45, 19 Abuztua 2007 (UTC)

Estropadak eta Txernobil aldatu

Beno, duela denbora pixkat "estropadak" artikulua sortu nuen. Gaur ikusi dut norbaitek "estropada" eta "arraunketa" artikuluak ere sortuak dituela. Horrela ez al da nahiko nahasgarria? Nik proposatzen dut hiruren artean artikulu osatuago bat egitea, edo bestela bat euskal estropadentzat eta bestea arraun kirol olinpikoarentzat. Zer diozue?

Eta bestetik, Txernobileko artikulua egin behar dut baina ez dakit nola izendatu. Ingelesez "Chernobyl disaster" da eta gaztelaniaz "Accidente de Chernobil". Orduan zein da egokiagoa: "Txernobilgo istripu", "Txernobilgo ezbehar", "Txernobilgo hondamendi"? Eman zuen iritzia, mesedez. —Euskaltzale bat 22:34, 20 Abuztua 2007 (UTC)

Nik "Txernobilgo hondamendia" idatziko nuke, BERRIAko artikulu honen antzera: http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=14323 --Unai Fdz. de Betoño 21:56, 21 Abuztua 2007 (UTC)

Zenbait galdera aldatu

Ea, Antselmo ala Anselmo? Canterburikoa, Canterburykoa ala Canterbury-koa? Xabier Zubiri 18:16, 24 Abuztua 2007 (UTC)

Antselmo Canterburykoa, nik uste. --josugoni (erantzun hemen) 18:32, 24 Abuztua 2007 (UTC)

Identifikatzen lagundu mesedez! aldatu

Kaixo denoi,

Commonsera Kontxako Banderarako sailkapen eguneko irudi batzuk igo ditut, baina informazio osoagoa edukitzeko, trainerak identifikatu nahi nituen. Mundu honetaz ezer ez dakidanez, zuen laguntza behar dut. Hona hemen Commonsera igotakoak:

Gainera, beste batzuk oraindik ez ditut igo. Album honetan ikus ditzakezue. Hauek ere identifikatu nahiean nabil.

Norbaitek estropadetaz baldin badaki, lagun ieazadala mesedez. Eskerrikasko! - Keta ?! 10:24, 31 Abuztua 2007 (UTC)

Bakoitzaren eztabaida orrian ipini dizut taldea zein den. Kabri, (erantzunak hemen)   11:12, 31 Abuztua 2007 (UTC)

Igo ez dituzunak hauek dira (Picasan agertzen diren ordenean): Urdaibai, Hondarribia, Tiran, Isuntza, Camargo eta Mecos.--Aingeru 11:35, 31 Abuztua 2007 (UTC)

Eskerrikasko laguntzagatik, bai azkarrak izan zaretela! :D - Keta ?! 14:01, 31 Abuztua 2007 (UTC)