Wikipedia:Txokoa/2005eko martxoa

2005 urteko martxoan, txokoan izan ziren eztabaidak daude hemen gordeta.

Kategoriak aldatu

Aupa, kategoriak nola sortzen diren jakin nahiko nuke. Ikusi dudanez, hauek Category izena dute, non itzul daiteke hau? Bestalde, wikipedia antolatzeko kategoriak erabili behar ditugula uste dut, hierarkia antzerkoren bat sortzeko, eta gaiak lotzeko. Zer deritzozu? --ziberpunk 17:28, 29 Mar 2005 (UTC)

Gabon ziber. Artikiluak antolatzea ondo deritzat, zerbait egin nuen kimikan eta Category:Biografiak biografiekin, baina egitura konplexuago behar dugu. Oraindik ez da izugarrizko arazoa artikulu gutxi ditugu eta, beraz lasai pentsa dezakegu kategoriak nola antolatu. Garrantzitsuena da kategorien izenak ondo aukeratzea, gero aldatzea oso zaila dalako.
Bai, ados nago honekin. Hasteko gai soilik gai orokorrenak antolatzearkin nahikoa izango litzateke. Hurrengo atalean zerrenda bat sortu dut, betetzen/hobetzen joateko
Sortzeko errazena artikulu batean esteka ipintzea da ([[Category:izena]]), artikulu bat bakarrik da beharrezkoa kategoria bat sortzeko, hau da esteka batekin sor dezakezu. Gero esteka segi eta kategoriaren orrian zerbait idatzi (ikusiko duzu artikulua zerrendan dagoela).
Kategoriak antolatzeko beste katogeriarekin esteka dezakezu, [[Category:izena]] idazten (adibidez, elementu kimikoen kategoria, "kimika" kategorian dago) gero zerrenda bi ikusiko dituzu lehena beste kategoriarekin (azpi-kategoriak) eta bigarrena artikuluekin.
Ondo, erraza dirudi :)
Programaren mezuak hemen euskaratzen dira baina aurrizkien izenak programatzaile bat egin behar du. Programa hona ekarriko dut aurrizkiak (eta beste gauzak) euskaratzeko eta gero programatzaileak eguneratuko ditu. Mezuen orriak babestuak dira baina babesgabetu ditzaket. Willy 21:03, 29 Mar 2005 (UTC)
Hau nahiko premiazkoa dirudi, zeren eta horiek itzultzerakoan oraingo Category eta antzeko etiketak balio gabe geratuko dira, ezta? --ziberpunk 12:15, 30 Mar 2005 (UTC)
Ez, biak erabil daitezke, bertako itzulpenaz gain ingelesaz (Wikipedia:, Help:, Template: eta abar) wikipedia guztietan ibiltzen dira, . Willy
Ondo pentsatua :) Bikain orduan. --ziberpunk 16:30, 30 Mar 2005 (UTC)

Kategori zerrenda aldatu

Aurkibidearekin osatzen ibili naiz. Ea gustokoa duzuen. Erreferentzia gurutzapenak egin beharko genukeen ala ez ez daukat argi. --ziberpunk 18:02, 31 Mar 2005 (UTC)

"Wikipedia:Kategoriak" orrian dago zerrenda.