Wikipedia:Lankide izena aldatzea

Eskaeren artxiboa
2007-2015

Wikipedian erregistratuta dauden wikilariek beren lankide izena aldatzea eska dezakete. Izen aldaketa egiteko ahalmena izen-aldatzaile globalek dute, ez beste inork. Haiengana jo beharko duzu, Wikimediaren Meta-Wiki webgunera.

2014ko irailaren 15eraino, Euskal Wikipediako burokratek zuten Euskal Wikipediako erabiltzaile izenak aldatzeko eskumena, baina orduz geroztik galdua dute ahalmen hori. Izena aldatzeko eskaera egin baino lehen, irakur ezazu lankide izenari buruzko laguntza orria.