Whirimako Black (Whakatane, 1961) abeslari, konpositore eta aktore zeelandaberritarra da, maori jatorrikoa[1]. Maorien musika eta tradizioak sustatzeagatik Zeelanda Berriko Merituaren Ordeneko kide da[2].

Whirimako Black
Bizitza
JaiotzaZeelanda Berria, 1960(e)ko hamarkada (49/59 urte)
Herrialdea Zeelanda Berria
Hezkuntza
HeziketaSt Joseph's Maori Girls' College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta kantugilea
Jasotako sariak
Genero artistikoaworld musica
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm2369949 Musicbrainz: 9852025e-8c13-4122-9109-899284c9cd13 Discogs: 1026027 Edit the value on Wikidata
taonga pūoro musika tresnen bilduma.

Maorieraz abesten du eta "taonga pūoro" musika tresna tradizionalak erabiltzen ditu. Aurpegian "tā moko" tatuaia darama, maorientzat harrotasunaren eta edertasunaren sinboloa dena.

Biografia

aldatu

1991. urtean Tuahine musika taldea sortu zuen beste emakumezko maori batzuekin batera baina 1993an bakarkako bideari ekin zion[1]. 1998an The New Zealand Wars telesail arrakastatsuko hasierako musika konposatu zuen[3] eta Te Karere maorien telebistako berrien programako musika ere berak egina da[4]. Aurreneko diskoa 1999an argitaratu zuen, Whirimako, gaur egun guztira zortzi argitaratu ditu.

2013an White Lies ("Gezur zuriak") filmean egin zuen debuta[5]. Asia Pacific Screen sarietarako emakumezko aktore onenaren izendapena jaso zuen.

Diskoak

aldatu
  • WhirimakoShrouded In The Mist (1999)
  • Hohou Te Rongo (2002)
  • Tangihaku (2004)
  • Kura Huna (2006)
  • Soul Sessions (2006)
  • Sings (2007)
  • The Late Night Plays (2011)

Filmeak

aldatu
  • White Lies (2013)
  • The Spectacular Imagination Of The Pohara Brothers (2016)
  • How the light gets in (2017)
  • Upstream (2019)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Txantiloi:En-NZ «Soul daughter of Tuhoe» NZ Herald (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  2. «Asia Pacific Screen Awards » Whirimako Black» web.archive.org 2013-12-20 (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  3. (Ingelesez) «Whirimako Black website launch» The Big Idea 2009-07-27 (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  4. (Ingelesez) «Whirimako Black | Biography & History» AllMusic (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  5. Rotberg, Dana. (2013-11-28). White Lies. South Pacific Pictures (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Whirimako Black