Wad-Raseko ituna, Tetuanen, Marokon, 1860eko apirilaren 26an, sinatu zen. Ituna Espainiak eta Marokok sinatu zuten eta horren bitartez Espainia-Maroko Gerra bukatutzat eman zen. Ituna Mohammed IV.a Marokokoak sinatu behar izan zuen desegigo ugari pairatu ondoren, azkena Wad-Raseko guduan; azkenean, Espainiako Elisabet II.a Borboikoari bakea eskatu behar zitzaion.[1]

Wad-Raseko ituna
Irudia
Motatratatu
Data1860ko apirilaren 26a
HerrialdeaMaroko

Klausulak aldatu

Itun horren bitartez klasula hauek onartu ziren:

  • Gerra kalte-ordain gisa, Marokok Espainiari larehun milioi erreal ordaindu zizkion.
  • Ordaindu bitartean Espainiak Tetuan hiria okupatuko luke.
  • 1859ko abuztuaren 24an sinatutako ituna berretsi zen; horren arabera Melilla, Vélez de la Gomera haitza eta Alhucemetako haitzaren inguruan gotorlekuetatik kanpoko perimetroak handitzen ziren. Melillako muga «El Caminante» izeneko kainoi batek botatako tiro batez markatu zen.
  • Ceuta inguruko alde espainiarra handitu zen, Bullones mendikatetik Angherako sakanaraino.
  • Maroko Espainiari betirako Santa Cruz de la Mar Pequeña gotorlekuaren inguruan, gero Ifni izena izan zuen, ematen zion. Horrekin inguruan arrantza egiteko eskubidea berreskuratzen zuen.
  • Fezen betirako misiolari espainiarren etxea onartzen zuen Marokok.
  • Bi aldeetan presoak libre geldituko ziren.
  • Merkataritza hitzarmen batzuk sinatu ziren, Espainia estatu mesedetu gisa geldituz.

Erreferentziak aldatu

  1. Marcela Iglesias (2010). [1], 19 or

Kanpo estekak aldatu