Vivianiren teoremak —Vincenzo Vivianiren omenez horrela izendatua— hau dio[1]:

+ m + n = h (h: garaiera)

Triangelu aldeberdinaren barneko edozein puntutik triangeluaren aldeetarainoko distantzien batura eta triangeluaren garaiera berdinak dira.

Teorema hau poligono aldeberdinetarako eta poligono angeluberdinetarako ere heda daiteke: Poligono aldeberdinaren edo angeluberdinaren barneko edozein puntutik poligonoaren aldeetarainoko distantzien batura konstantea da.

Froga aldatu

Teorema oso erraz froga daiteke triangeluen azalerak alderatuz. Eman dezagun ABC triangelu aldeberdin bat, non h garaiera den eta aldeetako luzera a. Triangeluaren barneko edozein puntu P bada, eta , m, n distantziak P puntutik aldetarainokoak, ABC triangeluaren azalera hau da:

 
 
 

frogatu nahi genuen bezala.

Aplikazioak aldatu

 
Metanoaren sukoitasun-diagrama

Vivianiren teoremari esker, triangelu aldeberdinaren aldeekiko zuzen paraleloak koordenatu gisa erabil daitezke diagrama hirutarretarako; adibidez, sukoitasun-diagrametarako. Orokorrean, era berean, hala eraikitako koordenatuak simplex erregular batean ere erabil daitezke.

Erreferentziak eta oharrak aldatu

Kanpo estekak aldatu