Viva Jesús

XVII. mendeko eskuizkribua, dotrina katolikoa, 16 orrialde

Viva Jesús hitzekin hasten da XVII. mendeko erdialdean idatzitako mendebaleko euskalkian idatzitako eskuizkribu bat, dotrina katoliko bat[oh 1]. Dotrina zahar honen egilea, oraingoz, ezezaguna da.

Mitxelenak 1954. urtean eman zuen argitara[1], Julio Urkixoren liburutegiaren funtsean aurkitu eta gero.

Mendebaleko euskararen gaur egungo mapa (Koldo Zuazo, 2015).

Mendebaleko dotrina zahar honen eskuizkribuak 16 orrialde ditu.

2010. urtean, berriro ere, Koldo Ulibarri Orueta filologoak aztertu eta argitaratu zuen.[2] Geroago, 2012. urtean, Eneko Zuloagak ere ikertu zuen dokumentu hau[3][4] euskalkiaren eremu geografikoa zehazteko asmoz. Testuan dauden arkaismoak, hautuak eta berrikuntzak aztertuz, eta ingurukoak eta, ezinbestean, inguruetako baina beranduagoko testuekin erkatuz, Eneko Zuloagak Sartaldeko euskara, Nerbioi ibarrekoa izan daitekeela defendatzen du. Aurretik Arabako Aiaraldea eta Bizkaiko Gordexola aldea ere aipatu ziren...

Mitxelenaren ustez dotrina zahar honek ez du berezko balio literariorik baina badu, ordea, hizkuntzalarientzat balio handia, mendebaleko euskararen lekukorik zaharrenetakoa baita.[5]

Testuaren hasierako pasarteak aldatu

 
Testuaren hasieran dagoen IHS kristograma, (Latinez) Iesus Hominum Salvator, Iesus Hierusalem Salvator, In Hoc Signo vinces... bezala interpretatzen zen.

Kopiatuko ditugu hona Koldo Ulibarri Orueta filologoaren ediziotik testu zaharraren lehen pasarteak. Koldo Ulibarrik azaltzen ditu, bere edizio kritikoan, transkripzioa egiteko erabili dituen irizpideak.[6]

Euskal testu zahar honek lehen hitzak gaztelaniaz ditu. Gaztelaniazko sarrera eta lehen galdera-erantzunak ekarri ditugu hona:

«
VIVA JESUS




IHS


Y SEA PARA HONRA Y Gloria suya este compendio ò suma breve de la
Doctrina Christiana; la que (por lo menos) debe saber todo fiel christiano para
salvarse, y la deben enseñar los señores curas à sus feligreses, los padres à sus
hijos, y los amos y señores à sus criados y familia, si tienen duda de si saben ò
no. Y la obligacion assi de enseñar como de saber es debaxo de pecado mortal;
pues nadie se puede salvar sin saberla, llegando à tener vso de razon''.


< 2 > Doctrina Christianea cer da?

Iesu Christo gure Iaunec esan situcen verbaac, eguin situcen obraac, emon

eben exemploa ta vicice modu gustia çan, eta da, Doctrina Christianea. Da gu
erredimietaco eta salvaetaco etorri cidina legues mundura, padecidu asquero
Pilatosen podereen bean, hicen zan Curzean crucificadue, eta orduen eugui eben
cumplimientue edo acabadu eben àen Divine Magestadeac gure erredenciñoeco
obrea.

Se señale, edo se arma da Christiñeuena?

Christiñeuen señalea eta armea da Curze Santea errazoa ascogaitic. Bat

da, dagozalaco encerraduric eta sinifiqueduric Cruze Santean misterio Santissime
Trinidadecoa, Encarnaciñoecoa, Eriozacoa, Passiñoecoa ta beste asco.

Beste errazoa bat da Curze Santeen señaleagas distinguidu ta

diferencietan garealaco mauruetaric, turcuetaric ta beste genero ascotaco
enteetaric. Beste bat da: Curze Santeen señaleagas eguiten garà soldadu, eta
alisteetan garà Christo gure Iaun Capitae generalissimuen bandereen < 3 > bean
(cein dan Curze Santissimea). Beste bat da Curze Santeen señaleagas edo eguinic
Curzea, libretan garealaco peligru ascotarean ta tentaciñoe gueure arerioenetaric,
ceinzuc direan Mundue, Demoniñoa ta Araguie; eta onec perseguietan
deuscuelaco dempora gustian eta lecu gustietan, bear dogu acostumbredu
siguiñeetan eta santigüetan confienza eta fede andiegas. Siguiñeetea da eguitea
iru Curze: lenengoa becoquien, libredu gaguicenzat Iangoicoac pensamientu
deungueetaric; bigarrena ahoan, libredu gaguicenzat Iangoicoac verba
deungueetarean; irugarrena bulerrean, libredu gaguicenzat Iangoicoac obra eta
deseo deungueetaric, esaten dogule: “Cruze Santeen señaleagaitic † libredu
gaguizus gure arerioetaric † gure Iaune eta Iangoicoa †”. Santigüetea da eguitea
Curce bat becoquirean bulerrera eta solbarda ezquerrecorean ezcoacorà, guei
eiten deucegule Trinidede Santissimeari, esaten dogule: “Aiteen, da Semeen da
Espiritu Santu Iauneen vcenean †”.

Principalmente bear dogu persinedu edo santigüedu peligrureen baten

gagozanean edo sarzaiten gareanean, ta tentaciñoe deunguereen batec afligietan
gatuzenean; oherean jaigui eyten gareanean, ezerean vrteiten dogunean, elexaan
zarçayten gareanean, jaten asiten gareanean eta ohera goaçanean.

»

Viva Jesús (Koldo Ulibarri Oruetaren ediziotik kopiatua)[7].


Oharra aldatu

  1. Badago antzeko izenburua duen Pedro Antonio Añibarroren 1802ko lan bat: Vici Bedi Jesus, Escu liburua... Viva Jesús, Manual....

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Michelena, Luis. (1954). «"Un catecismo vizcaíno del siglo XVII".» BAP: 85-95..
  2. Ulibarri Orueta, Koldo. (2010-04-18). ««Viva Jesus» dotrina: edizioa eta azterketa» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 44 (2): 41–154. ISSN 2444-2992. (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  3. III Congreso de la Cátedra Koldo Mitxelena: Eneko Zuloaga (UPV/EHU) - 2492. (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  4. Zuloaga, Eneko. Oharrak Nerbioi ibarreko euskara zaharraz eta Viva Jesús testuaren jatorriaz. (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  5. Urkizu, Patri. (2000). Historia de la literatura vasca. Universidad nacional de educación a distancia ISBN 978-84-362-4136-5. (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  6. Ulibarri Orueta, Koldo. (2010-04-18). ««Viva Jesus» dotrina: edizioa eta azterketa» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 44 (2): 41–154. ISSN 2444-2992. (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).
  7. Ulibarri Orueta, Koldo. (2010-04-18). ««Viva Jesus» dotrina: edizioa eta azterketa» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 44 (2): 41–154. ISSN 2444-2992. (Noiz kontsultatua: 2023-08-24).