Virgo, halaber Birjina, astrologian, zodiakoko seigarren zeinua da. Lana eta zerbitzua sinbolizatzen ditu eta irudiak birjina irudikatzen du. Taurus eta Capricornusekin batera lurra elementuari dagokio. Merkurio planetak zuzentzen du eta 1970 arte existitzen ez den Vulcano planetak zuzentzen zuela uste izan zen.

Zodiakoko seigarren zeinua.
Artikulu hau zodiakoaren zeinuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Virgo».

Zeinuaren irudia birjina bat izanik, hainbat jainkosarekin lotu izan da, adibidez, Astrea. Erromatarrentzako, Ceres nekazaritzako jainkosa irudikatzen zuen eta uztarekin eta ugalkortasunarekin lotzen zuten. Zeinu honen osagarria eta aurrez aurrekoa Pisces da.

Abuztuaren 24a eta irailaren 22a bitartean jaiotzen direnak izaten dira zeinu honetakoak.

Mitologia

aldatu

Mitologia grekoan Virgo zeinua Astrearen, mitologiako titanide baten, Zeus eta Temisen alabaren, irudikapena da. Cronoren Urrezko Aroan gizakien artean bizi izan zen azken hilezkorra izan zen. Zeusek zerura igo zuen eta Virgo konstelazioa izenez jarri zuen izarren artean. Eskuetan zeraman balantza Libra izeneko konstelazio bihurtuko zen. Zeusekiko erakutsi zuen leialtasunaren ordainetan titanide guztien artean birjintasuna gordeko zuen bakarra izateko baimena jaso zezakeen.

Kanpo estekak

aldatu