Vinyamar, Tolkienen legendarium ospetsuan, Taras mendiaren oinean dagoen hiri bat da, Nevrasten, Turgonek sortua ozeanoaren ertzean, Noldor elfoek, erbesteko lurretan eraiki zituzten harrizko lan guztietatik antzinakoenetako bat delarik.

Han bizi izan zen Turgonen herria, Ulmok bere ehiza bidaietako batean eragindako amets batek, uztera eraman zuen arte, bere herriarekin batera, Gondolin eraikitzeko.

Urte asko beranduago, Vinyamarreko utzitako barrutietan, Huorren seme zen Tuorrek, Ulmok Turgoni utziarazi zizkion Ezkutua, Kasketa, Sare kota eta ezpata aurkitu zituen, valarrak, mezulari baten bidez, Gondolinen berehalako erortzeaz abisatzeko hau gertatzear zegoela. Eta han, Tuorrek, Turgonek Valinorrera bidali zuen flotako marinel galduarekin, Voronwërekin topo egin zuen, Gondolinera gidatu zuena, honek Ulmok eman zion mezua eraman zezan.

Kanpo estekak

aldatu