Victor Nikiforov (pertsonaia)

animeko pertsonaia

Viktor (Victor) Nikiforov (Виктор Никифоров, ヴィクトル・ニキフォロフ, Vikutoru Nikiforofu) Yuri !!! On ice animearen pertsonaia nagusienetako bat da. Seriean, Victor irristalari profesionala da eta lan egiten du Yuuri Katsuki izeneko irristalariaren entrenatzaile bezala. Yuuriren entrenatzaile izatea, Victorrek berak erabaki zuen.

Victor Nikiforov
Argitalpena
Lehen agerpena01 kapitulua
Ageri den obrak
Bikoizketa-aktoreaJunichi Suwabe (en) Itzuli eta Jerry Jewell
Datu biografikoak
Adina27 urte (2016ko animean) 28 urte (Gaur egun)
Herrialdea Errusia
SexuaGizona
EspezieaGizakia
Garaiera180 cm (5´11)
Jardueraizotz gaineko patinatzaile artistikoa

Aurrekariak

aldatu

Viktor irristaketa munduaren kondaira bat da, munduko txapelketa 5 aldiz jarraian irabazi zuen, 5 Gran Prix sari eta Europako txapelketa ugari ere irabazi zituen gaztetan. 16 urte zituenean, irristaketa munduaren garrantzitsuenetako bat zeukaten adituek. Victorrek, gaztetan, teknika orbangabea erakutsi zuen, saltoetan eta akrobazietan dagokionez huts egiten ez zuen pertsona zen. Beti perfekzioaren bila ibiltzen zen eta bere puntuazioak txapelketetan oso altuak izaten ziren.

Baina bere koreografiak perfekziora interpretatzeko ahalmena ere erakusten du. Uzten zituen publikoa, epaimahaikideak eta teleikusleak hitzik gabe. Anime honen jarraitzaileak eta bere sortzaileak esaten duten bezala, irristaketaren izar bat da.

Nortasuna 

aldatu

Viktor karisma handiko pertsonaia da, eta jendea oso erraz maitemintzen da beraren trebetasunei esker. Harro dago bere harrapatzeko boterearekin, hau da, irristaketa egiten ari denean ustekabean uzteko nortasuna du. Hau bere alde indartsua dela uste du. Pertsona bitxia da, gauzak gustatzen zaizkio bere erritmoan egitea, eta nahiko axolagabea izaten da gehienetan. Honek eramaten dio haurren jarrerak izatera. Bere entrenatzaileak esaten du, beti bere burua ikusten duela lehenengo, baina pentsamendu hau kontrakoa izaten dela aurre ematen dio Yuri Katsukirekin. Bestalde, ikusten da oso lagungarria izaten dela haren jarraitzaileekin.

Beste aldetik, situazioa eskatzen ba du, serio eta erabaki zuzenak hartzen dituen pertsona izan ahal da. Egia esaten du beti, eta batzuetan gehiegi (Ikusi non esaten dio Yuri Plisetsky eta Yuri Katsukiri ahien irristaketa egiteko modua nola dela). Egia esateko, bulkada etortzen da ez dakielako ondo antzematen besteen sentimenduak, horregatik inoiz ez da konturatzen zauritu egiten duela pertsona batzuetan. Bestalde, esan behar da oso lotsagabea dela eta ez dela konturatzen honek pertsona batzuei traba egin diezaiekeela momentu jakin batzuetan.

Viktor nahiko sentibera izan daiteke bere itxurarekin, bereziki ilearekin.

Hainbat datu

aldatu

Pertsonaiaren bikoizketa Junichi Suwabek egiten du japonieraz eta Jerry Jewellek ingelesez.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu