Venezuelako krisia
Venezuelako krisia herrialdeak 2013. urtearen hasieratik pairatzen duen krisi politiko, ekonomiko eta sozialari egiten dio erreferentzia.
Venezuelako krisia | |
---|---|
Mota | gertaera socioeconomic crisis (en) ![]() political crisis (en) ![]() |
Denbora-tarte | 2010(e)ko hamarkada - |
Data | XXI. mendea |
Kokaleku | Venezuela |
Herrialdea | Venezuela |
Kausa | 2013–present economic crisis in Venezuela (en) ![]() corruption in Venezuela (en) ![]() shortages in Venezuela (en) ![]() crime in Venezuela (en) ![]() Kontzientzia preso |
Honen ondorioa | langabezia Gosete Bolivarian diaspora (en) ![]() 2014–22 Venezuelan protests (en) ![]() 2017 Venezuelan protests (en) ![]() Venezuelan migration crisis (en) ![]() |
Egunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Herrialdearentzat, krisiak hainbat arazo ekonomikoen pilaketa ekarri zituen: finantza krisia, oinarrizko produktuen eta botiken eskasia, enpresa pribatuen itxierak eragindako langabeziaren gorakada eta eskualdeko beste herrialdeetarako migrazio masiboa.[1] Era berean, bankuek enpresa pribatuari emandako kredituaren murrizketa, hiperinflazioa eragin zuen gobernu zentralak Venezuelako Banku Zentralaren (BCV) bidez egindako diru-politikaren esku-hartzea, ustelkeria politikoa, produktibitatearen eta lehiakortasunaren narriadura, petrolioaren prezioen beherakada (industria honek Venezuelan izan duen krisirik handiena eragin zuena) eta beste arazo batzuek krisia larriagotzea eragin dute.[2]
Krisiak bi protesta mugimendu sozial gogor sortu ditu, bata 2014an eta bestea 2017an. Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoaren arabera, polizia-aparatuek eta para-polizialek gogor zapaldu zituzten protestak, eta parte-hartzaileen giza eskubideak behin eta berriz urratu zituzten, arrazoi politikoengatik hainbat biktima eta preso utziz.[3]
Aldi honetan bertan Venezuelak krisi politiko sakona jasan du. 2015eko abenduan, oposizioak eserlekuen bi herenak eskuratu zituen Asanblea Nazionalean.[3] 2016ko urtarrilean, Auzitegi Gorenak- 2015eko abenduan chavismoaren aldeko Asanblea Nazionalak hautatua- Amazonas estatuko diputatuen aukeraketan irregulartasunak aipatuz, Asanblea Nazional berria "men egin gabe" zegoela deklaratu zuen eta bere erabaki guztiei balio juridikoa ukatu zien.[3] Urte horretan bertan, Batasun Demokratikoaren Mahaia alderdiak (MUD) Nicolás Maduro presidentearen aurkako errebokazio-erreferendum bat hasi zuen, eta 2016ko urrian Hauteskunde Kontseilu Nazionalak (CNE) mugarik gabe bertan behera utzi zuen erreferenduma.[3]
Erreferentziak Aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) «ONU alerta sobre masiva migración de venezolanos» El Nacional 2018-8-27.
- ↑ (Ingelesez) Al Jazeera. Venezuela: What is happening?. .
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoa. (2017). Violaciones y abusos de los derechos humanos en el contexto de las protestas en la República Bolivariana de Venezuela del 1 de abril al 31 de julio de 2017. .
Kanpo estekak Aldatu
Artikulu hau Venezuelako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |