Valentina Sampaio

brasildar modeloa

Valentina Sampaio (Aquiraz, Ceará, Brasil, 1996ko abenduaren 10a) brasildar modeloa da.[1][2]

Valentina Sampaio
Bizitza
JaiotzaAquiraz1996ko abenduaren 10a (27 urte)
Herrialdea Brasil
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta aktorea
Altuera177 zentimetro

IMDB: nm9544455 Rottentomatoes: celebrity/valentina_sampaio
Facebook: valentts Instagram: valentts Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Aquiraz hirian jaio zen eta nahiz eta gizon jaio, bere burua emakumetzat dauka. Sei neba-ahizpetatik bigarrena da. Aita arrantzalea du; ama, ordea, irakaslea.[3]

2017a oso urte oparoa izan zen Valentina Sampaiorentzat, hainbat moda-aldizkariren azaletarako posatu baitzuen. 2017ko martxoko Vogue Paris aldizkariaren, hots, Vogue moda-aldizkariaren frantziar edizioaren, azaleko protagonista izan zen.[4] Horregatik nazioarteko hedabideen interesa bereganatu zuen Vogue aldizkariaren azaleko protagonista izandako lehenengo pertsona transgeneroa izan zelako.[5] 2017ko martxoan ere L'Officiel aldizkariaren Brasilgo edizioaren azalean agertu zen. Horrez gain, uztaileko Elle Brasil eta Issue aldizkarietako azaletarako posatu zuen. Abuztuan Vogue aldizkariaren Alemaniako edizioaren azalean agertu zen.

Filmografia aldatu

Filmak aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2017 Berenice Procura Isabelle Deluxe

Telebista aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2017 A Força do Querer Bere burua
2018 O Sétimo Guardião Machadoren fantasia-modeloa

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Valentina Sampaio, la primera transgénero que llega a la portada de Vogue» La Capital 2017ko otsailaren 22a (Noiz kontsultatua: 2017ko abuztuaren 8an).
  2. (Portugesez) «Valentina, modelo transgênero cearense, é capa da Vogue Paris» Diário do Nordeste 2017ko otsailaren 13a (Noiz kontsultatua: 2017ko abuztuaren 8an).
  3. (Portugesez) Dauroiz, Alline. (2015eko abuztuaren 30a). «Conheça Valentina Sampaio, a new face transgênero da moda no Brasil» Glamour (Noiz kontsultatua: 2017ko abuztuaren 8an).
  4. (Frantsesez) Vogue. (2017ko otsaila). Valentina Sampaio pose en couverture du numéro de mars 2017 de Vogue Paris. (Noiz kontsultatua: 2017ko abuztuaren 8an).[Betiko hautsitako esteka]
  5. (Gaztelaniaz) «Valentina Sampaio, primera transexual en la portada del 'Vogue' francés» El Periódico de Catalunya 2017ko otsailaren 14a (Noiz kontsultatua: 2017ko abuztuaren 8an).

Kanpo estekak aldatu