Valandil
Valandil, Tolkienen legendariumean agertzen den fikziozko pertsonaia bat da, eta, bere istorioa, Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan, Silmarillion eleberrian eta Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko amaitu gabeko ipuinak lanetan kontatzen da. Dunadan bat da, Isildurren laugarren semea eta Arnorreko hirugarren erregea Eguzkiaren Hirugarren Aroko 10. urtetik aurrera. Bere izena, quenyazkoa da, eta "Valarren laguna" esan nahi du.
Valandil | |
---|---|
Legendarium | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Isildur |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak |
Historia
aldatuIsildur Arnorrekoaren semerik gazteena eta Elendur, Aratan eta Zirionen anaia zen, eta Eguzkiaren Bigarren Aroko 3430. urtean jaio zen Erdialdeko Lurraldean, zehazki Rivendelen.
Bere aita eta bere anaiak Elfoen eta Gizakien arteko Azken Aliantzaren Gerrara joan zirenean, Valandil, garai hartan haur bat baino ez zena, bere amarekin geratu zen Rivendelen, eta, honela, Zelai Gladioetako Desastrean hiltzetik libratu zen, non Isildur, Elendur, Aratan eta Zirion hil ziren. Erregearen ezkutaria zen Ohtarrek, ihes egitea lortu zuen, eta Narsil ezpataren zatiak eraman zizkion Valandili, berriz forjatu ez zen arren. Ez zen gauza bera gertatu Elendilmirrekin, Arnorreko erregeen heredentziazko bitxia, Isildur, Anduin ibaitik igerian orkoengandik ihesi zihoanean galdu zena. Rivendeleko urreginek, berdin bat egin zuten Valandilentzat, ezpata berri honek, aurrekoaren hainako botererik ez zuen arren.
Valandil, Arnorreko errege bihurtu zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 10. urtean, 21 urte zituenean, eta, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 249. urtean hiltzean, 260 urterekin, bere oinordekoa, bere seme Eldakar izan zen. Bere ondorengoa zen Aragorn II.a Elessarrek, ia hiru mila urte beranduago, Arnor eta Gondorreko erresumak berbateratu zituen.
Aurrekoa Isildur |
Arnorreko erregea Eguzkiaren Hirugarren Aroko 10-249 |
Ondorengoa Eldakar |