Uzzo koba
Grotta dell'Uzzo | |
---|---|
Uzzo kobaren sarrera | |
Datuak | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Former province of Italy | Trapaniko probintzia |
Eskualdea | (Trapaniko probintzia)[1] Sizilia |
Koordenatuak | 38°06′36″N 12°47′12″E / 38.1100456°N 12.7867371°E |
Historia | |
Kultura | Neolito, Mesolito |
Indusketa | |
www.treccani.it/enciclopedia/grotta-dell-uzzo/ Uzzo, |
Koba
aldatuUzzoko koba Sizilia osoko historiaurreko tokirik garrantzitsuenetako bat da, non duela 10.000 urte inguruko giza presentziaren aztarnak aurkitu diren. Lehenagokoak dira koban aurkitutako animalia batzuen aztarnak, errinozeroak, lehoiak eta mamutak, esaterako.
Aurkitutako gorpuzkiak aztertzean, gizakiarenak, edo hauek erabilitako tresnak, posible zen euren bizimodua berreraikitzea. Kobako estratifikazioak azken 10.000 urteetan gizakiak izan duen bilakaera ezagutzeko aukera eman du. Kobako komunitatea ehiztari talde txiki batek osatzen zuen. Kobazuloak animalia basatiez babesa ematen zuen. Mendeetan zehar, komunitateak lurra lantzen eta arrainez elikatzen ikasi zuen, haitzulotik oso gertu dagoen itsasoan oso ugariak zirenak.
Kobaren barruko hormek ante litteram[ohar 1] nekropoli bat azaleratu dute, bistan denez azken milurtekoetan eraikia. Koban egindako indusketetatik berreskuratutako Mesolito aldiko giza hondakinak Palermoko Antonio Salinas Arkeologia Museoan gordetzen dira[2].
Oharrak
aldatu- ↑ Latinezko ante litteram adierazpena erabiltzen da obrak, pertsonaiak, pentsamendu-korronteak, aurreko kultura-mugimenduak eta, nolabait, antzeko ezaugarriak dituzten fenomeno edo gertakizun arruntagoen aitzindari bihurtzen dutenak definitzeko.
Erreferentziak
aldatu