Eraztun eusle
(«Uztai (laborategia)» orritik birbideratua)
Eraztun euslea laborategiko metalezko tresna bat da, normalean altzairu kromatuzkoa, egitura zirkular itxikoa dena, baina eraztun irekiak ere fabrikatzen dira. Horietako batzuk giltzaur bikoitz baten bidez euskarriari lotzen dira. Ohiko diametroak 50, 75, 80 eta 100 mm dira. Eraztunak beste tresna batzuen eusle moduan erabiltzen dira, hala nola hauspeakin ontziak berotu behar direnean, inbutu konikoak iragazteko, dekantazio-inbutuak likido nahasezinak bereizteko, eta abar.