Uwan

Japoniako gorputzik gabeko ahotsa

Uwan (うわん?) Japoniako mitologian gorputzarik gabeko ahotsa da. Izaki hori toki desberdinetan bizi daiteke, bereziki tenplu zaharretan eta hutisk gelditu diren familia-etxeetan. Yōkai bat da, hau da, literalki "agerpen", "mamu" edo "deabru" bat.

Uwan
Jatorria
Ezaugarriak

Ezaugarriak aldatu

Aomoriren prefekturako kondaira zaharren arabera, pertsona bat eraikin horietako batean sartzen denean, yōkaik « Uwan ! » oihu egiten du bere belarriak zulatuz. Ahotsa eraikin barruko jendeak bakarrik entzun dezake; kanpoan daudenek ez dute ezer entzuten. Uwan bat ez da fisikoki existitzen eta soinua bakarrik da. Ez da, bestetik, inolako arrisku fisikorik suposatzen.[1]

Antzinako japoniar kondairak Uwan bezalako formarik gabeko Yōkai adibideez beteta daude: soinua, argia edo bestelako fenomeno naturalak baino ez zirenak. Edo Aroan, ordea, yokai hauek gorputz fisikoak bereganatu zituzten artistek euren lanetan txertatu zutelako. Artistek liburuetan irudikatu zuten eta itxura fisikoa eman zioten, esaterako Sawaki Suushik Hyakkai Zukan-en eta Sekien Toriyamak Gazu Hyakki Yagyōn.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu