Urbatagirk
Urbatagirk (armenieraz: Ուրբաթագիրք, euskaraz "Ostiraletako liburua"), armenieraz argitaratutako lehenengo liburua izan zen. Egilea Hakob Meghapart (Jacob Bekataria) izan zen, 1512an, eta Venezian plazaratu zuen. 124 orri ditu. Edukia Armeniako Eliza Katolikoarekin lotuta dago.[1]
Urbatagirk | |
---|---|
Liburuaren orriak. | |
Datuak | |
Idazlea | Hakob Meghapart (1512) |
Argitaratze-data | 1512 (egutegi gregorianoa) |
Generoa | Erlijio literatura |
Jatorrizko izenburua | Ուրբաթագիրք |
Hizkuntza | armenieraz |
Argitaletxea | Hakob Meghapart |
Herrialdea | Italia |
Orrialdeak | 124 |
Ezaugarriak
aldatuUrte haietan Armenia Otomandar Inperioaren agindupean zegoen. Diaspora zeuden armeniarrek lan garrantzitsua bete zuen armeniera eta literatura tradizioa gordetzeko. Armeniera klasikoaz idatzita, liburuaren edukia batez ere otoitzak eta gaixoentzako sendabideak dira; eduki horiekin batera, Gregorio Narekekoa (951-1003) idazle mistikoaren aipamen luzeak biltzen ditu.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Agop Jack Hacikyan, Gabriel Basmajian, Edward S. Franchuk, The Heritage of Armenian Literature:From the eighteenth century to modern times, 3. liburuki, Wayne State University, 2005.
- ↑ https://www.wdl.org/es/item/11302/