Ur hexagonala edo ur gel, ur egituratu[1], H3O2 edo marketingeko iruzurrean erabiltzen den termino bat da[2]. Iruzurraren saltzaileek adierazten dutenez, ur horrek duen egitura kimikoa hobea da giza gorputzerako[3]. "Ur hexagonala" terminoa erabiltzen da ur-molekula kluster bat sortzen omen delako, hexagono baten formarekin, elikagaien absortzioa hobetzeko gaitasuna omen duena, metabolismoaren funtzionamendu hobearekin eta zelulen arteko komunikazioa erraztuz, besteak beste. Iruzurrak erabiltzen du kontsumitzaileek kimika, fisika eta fisiologiari buruz duten ezagutza eskasa adierazpen sasizientifikoak egiteko. formula kimikoa posible den arren, ez da ez ura ez kimikoki egonkorra.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Is It Real, Or Is It 'Cluster Water?'» www.bioprocessonline.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  2. (Ingelesez) Rowe, Aaron. «Video: Hexagonal Water is an Appalling Scam» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  3. «Hexagonal Water, Hexagonal Water Crystals, Hexagonal Water Production» web.archive.org 2018-10-13 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).

Kanpo estekak

aldatu